Barañain Auditorioa,
2003an inauguratu zenez geroztik, gune bizia da, indarrez eta gogoz betea,
gaitasun aski duena bere baitan hartzeko, nola opera, musika zein antzerki
emanaldirik handienak, hala bertako eta inguruko taldeak, bai eta enpresa
munduko ekitaldiak ere, beti ere lanean esku fina eta abegi ona erakutsiz.
Hasieratik izan du bere ezaugarrietakoa taldean lan egiteko gaitasuna,
sareak eratuz eta bere proiektuei balio erantsia ematen dioten sinergiak
sortaraziz.
Eta, batez ere, gizarte aldetiko balioa eraginez bere proiektu guztietan,
programak eta asmoak sortuz, eskuz esku, instituzio publikoekin, herritarren
elkarte eta erakundeekin, GGKEkin...
Horrenbestez, ez da harritzekoa 2005ean Espainiako Programazio Berritzaileenaren
Saria jaso izana, ez eta 2006an Nafarroako Gobernuak emandako Ingurumeneko
Praktika Onen Saria jaso izana ere.
Ez baita hargatik gertatzen, izan ere, antolatzen den emanaldi bakoitzean
eserlekuak betetzea, eta talde eta entitate artistiko nafarrek, eskatu
ahala, beren lekua aurkitzea Barañain Auditorioa osatzen duten
gune eta aretoetan, ere ez.
Bere baitan bizitasuna hartzeko gai baita leku hau, eta hor dabiltza “iratxoak”,
antzerki taldeak, opera nahiz zinema..., haiek eragiten baitute Auditorioaren
proiektuak mardulagoak eta errealitatean egoki errotuak izatea.
Hori guzti hori, eta anitzez ere gehiago, espazio bakarrean: Barañain
Auditorioa.