auditorioa
Espazio eszeniko eta aretoen alokera
Bertan ditugun espazio desberdinek egokitzeko gaitasun eta malgutasun aski dute edonolako ekitaldik dituen beharretarako, ekitaldi hori dela produktu-aurkezpen bat, hitzaldi bat, kongresu, erakusketa nahiz ospakizuna delarik ere... eta, jakina, zure eskura gaituzu alor honetan dugun eskarmentua baliatzeko, eta hartara, eskaintzen ahal dizkizugu bai katering zerbitzua, harrerako jendea, displayak, espositoreak, lore-apaingarriak... Jo ezazu guregana, zuretako moduko espazioa dugu eta.
tarifak eta baliagarritasuna kontsultatu >>

auditorio aretoa auditorio aretoa ekia aretoa ekia aretoa batzar aretoa entsaio aretoa


Proiektu eta ekitaldien ekoizpena eta kudeaketa
Gure proiektuen ezaugarri nagusiak berritasuna, sormena eta kalitatea dira. Esaiguzu zer behar duzun, norendako nahi duzun, zerorrek zer ekarriko duzun zeure aldetik... eta gainerakoa utzi geure esku. Izan ere, litekeena baita guk abian ditugun proiektuak zeure asmoarekin ongi uztartzea, edo zeure proiektuari laguntza ematea. Eta ez kezkatu, arrunt ohiturik baikaude baliabide gutxirekin lan egiten, baina hori bai, ideiak, gogoa eta sormena oparo erabiltzen!

Sormen musikala eta eszenikoa laguntzeko zerbitzuak
Ezin bestela izan eta, gure espazioa bikaina da, konpainia nahiz ekoizpen-etxeei, ikuskizunen ekoizpena koprodukzio-kontratu, hitzarmen edo antzekoren baten bidez egiteko aukera eskaintzeko. Eta parte hartzen ahal dugu, eta elkar lanean aritu alor anitzetan, esaterako, altxatua eta entsaioak egiteko gure espazioa eskaintzea, argiztapen diseinuak, audio eta bideo grabazio digitalak egitea, edota konpainia nahiz taldearen eskura jartzea gure baliabideak, beren produktua beste programazio espazio batzuei edota komunikabideei aurkeztu ahal izateko.

Binario grabaketa eta argitalpen estudioa
Binario grabaketa estudioan azken teknologia eta espazio erabat egokitua ditugu, musika-proiektuak maila profesional bikainenean gauzatu aha izateko. Grabaketa, ekoizpenondokoa, argitalpena, nahasketa, masterizazioa...
Kontaktatu Binario estudioarekin>>

Diseinu grafikoa eta web sorkuntza
Diseinu grafikoan eta web diseinuan berezitutako zerbitzua eskeintzen dugu. Zure musika talderako, antzerki talderako, eta abarrerako irudia sortu eta garatzen dugu.
Kontaktatu diseinatzaileekin>>