
![]() |
Auditorio Aretoa: 687 eserleku 600m koadro eta 14 metroko ahoa dituen eszenatoki bati begira. Luxuzkoa da, inondik ere, nola ikusleendako, hala artistendako eurendako ere, hurbiltasun horretan eta ongi egote horretan aurkitzen baitute emanaldia arrakasta handiz garatzeko behar diren indarra eta “feeling”aren iturria. Eserleku guztiek eta haietako bakoitzak akustika eta ikuspen ezin hobeak dituzte. 3D bideoa ikusi (1,44 MB) >> datu teknikoak: barak planoa jeitsi pdf-an (111KB) >> |
|
![]() |
Ekia Aretoa: Eszenatokia hain handia izanik, 670 lagun zutik hartzeko gaitasuna duen Kontzertu Aretoa bihurtzeko aukera eskaintzen du, edo erabilera anitzeko espazioa, antzerkia, musika edota dantza formato ezohikoetan gozatzeko modukoa, bai eta arteaz bertatik bertara gozatzeko jatetxerik onena bihurtzeko ere. |
|
![]() |
Batzar eta entsaioetarako aretoak: 4 areto txikiago ditugu, bertan entsaioak, batzarrak, ikastaroak...egiteko egokiak, guztiak ere behar den moduan hornituak, ispiluak edota arbelak direla, soinu ekipoak edota mahai-aulkiak direla. Egokitzeko aukera eta erosotasuna 60 lagunendako, gehienez ere. |
|
![]() |
Ambigú: Gure ezkaratza berdin bihur daiteke kafetegi, erakusketa areto, formato txikirako eszenatoki, ludoteka... izan ere, erabilera anitzeko gunea baita, egokitu eta aldatzen dena, erabiltzen duenaren gogoaren arabera, eta artista berriek ere “sarrera” gisa erabiltzen dutena, beren lanak Areto Nagusian erakutsi aurretik. |