berriak
2008 Abenduan

Gabonlekuak “Operari ekin 2008/09”
Atolatzaileak Kithara eta Atrilia

Datak:

  • Abenduak 22, 23, 24, 26, 27, 29, 30 eta 31 eta urtarrilak 2 eta 3
  • Abenduak 28: Nafarroako Ganberako Operaren “El Flautista de Hamelín” emanaldia. Bi saio: 12:00etan eta 18:30etan. Prezioa:12 €
  • Urtarrilak 3: Partehartzaileek “Operari Ekin” emanaldi bat aurkeztuko dute. (sarrera dohainik) Ordua: 18:30etan

Ordutegia: 9:30etatik,13:30ak arte
Prezioa:

  • 150€(130€ anai-arreba bat baino gehiago izanez gero)
  • 125€ audikidetxoak (105€ anai-arreba bat baino gehiago izanez gero)(audikide deskontuak txarteldegian bueltatuko dira matrikula 012-an egin ondoren)

    Prezioan barne “El Flautista de Hamelín” emanaldi batentzako sarrera bat dago. Barañain Auditorioan aurkeztuko da abenduaren 28an, bi saiotan, 12:00etan eta 18:30etan. Horretarako, izena ematerakoan, erreserba egin beharko da.
    Matrikulatzeko epea eta modua:
    2008ko azaroaren 24tik Abenduaren 22-ra, 012ra deituz.
    Oharra: izena ematerakoan, “El Flautista de Hamelín” operaren ze saiotara joan nahi duzuen adierazi, eta zenbat pertsona etorriko diren ere, elkarrekin esertzeko aukera izateko (sarrera hauek txarteldegian ordainduko dira).

“OPERARI EKIN 2008/09” PROGRAMA
Helburuak:

  • Ikasleen ezaguera musikalak sakontzea
  • Musika obreei buruzko teknikak lantzea
  • Partehartzaileen baliabideak aprobetxatzea obra berri bat sortzeko.
  • Opera Ikuskizun globala bezala ikustea.
  • Opera ikuskizun batean lanbide eta teknika guztiak lantzea.
  • Operarekin ongi pasatzea.

Elementuak:

  • Instrumentisten teknika eta errepertorioa lantzea.
  • Iñigo Casalíren operen pasai ezberdinak ikastea: “EL FLAUTISTA DE HAMELIN” eta “ALI BABA Y LOS 40 LADRONES”
  • Entseguak eta produkzioa konpartitzea Nafarroako Ganberako Operarekin.
  • Opera bat nola eraikitzen den ikutea: eszenografia, jantziak, makillajea, antzezpena, zuzendaria, abeslariak…

Metodologia:

  • Instrumentu bat ikasten ari direnek, partitura batzuk ekarriko dituzte, lehenengo egunean haien maila eta ahalmenak ikusteko
  • Instrumentu bat ikasten ari ez direnek, ariketa batuz egingo dituzte, haien ahalmenak ikusteko.
  • Guztiok landuko dute: teknika bokala, gorputz adierazpena, talde korala, dantza eta elementu eszenikoak.
  • Gabonlekuetan, Opera Konpainia txiki bat bagina bezala, opera ezberdinen zatiak landuko ditugu.
  • Helburua ongi pasatzea da, eta, azken egunean, emanaldi bat aurkeztea.

Ikasgaiak:

  • Teknika instrumentala
  • Errepertorioa eta antzezpena
  • Teknika bokala eta talde korala
  • Eszenografia eta jantziak
  • Koreografia, dantza eta mugimendu eszenikoa

 

<< itzuli berrietara