berriak
2008/06/30

Errioxatik Sanferminetara diskaren aurkezpena

Joan den ekainak 26, Barañain Auditorioan “Errioxatik Sanferminetara” diska aurkeztu zuten egileek, hau da Ezpelur Gaiteroek, Etxeondo Diskoetxe produkzio etxea eta Barañain Auditorioko Fundazioak.
Barañain Auditorioan Txuma Huartek grabatutako lan honen oinarria XIX. Mendean Laguardian jaiotako Nicolás Garcia konpositoreari egindako omenaldi bat da. Hautatutako partiturak erraldoiekin batera jotzeko dira, XX. Mendean egiten zen bezala.
Diska hau musika ziklo baten bukaera eta beste baten hasiera da, betiere hain tradizionala den musika tresna honek edaten duen musika sustraiak kontuan harturik. Honengatik tema hauen artean oinarrizko taldeak jotakoak daude –bi gaita eta danborra– eta beste batzuk bestelako instrumentu zenbaitez lagunduta: biolontxeloa edo fagota. Konbinazio honek lana osoari kromatismo zein musikaltasun biziagoa ematea bilatzen du.
Egileen esanetan “Sanferminetan asko entzutea esperoan gaude. Haurrak direla gure musikazalerik amorratuenak badakigu eta, etxean, behin eta berriro bai erraldoien dantzak bai kilikienak entsaiatuko dituztelakoan gaude, bati horrelaxe gertatu da eta”.
Ezpelur Gaitero Elkartea
Elkartearen lana arlo batzuetan banatua dago: instrumentuak egitea; birmoldatzea eta egokitzea danborrak, dultzainak, ahokoak...; kanta zaharren ikerketa eta bilduma; instrumentuak irakasteak Nafarroan eta Nafarrotik kanpo; beste talde edo dantzari batzuekin batera egindako grabaketak eta elkarlanak, e.a...

 

<< itzuli berrietara