
|
2008/05/15 Barañain Auditorioa, Reaseko batzorkidea hautatua Apirilaren 19an ospatutako asanbladan Barañain Auditorioa Nafarroako Reaseko batzorkidea hautatu zuten, tesorero moduan. Era horretan gune artistiko eta Elkatasuneko Ekonomiaren Sarearekiko harremanak estutzen dira. Barañain Auditorioa, Sareren Batzordean egoteaz gain, Komunikazio eta Enpresen Komusioetako partaidea da ere. Eta urtearen hasieratik, Espainiako Antzerki eta Auditorioen Sareko zuzendaritza-batzordekidea ere bada. Zergatik REASen? Barañain Auditorioa Fundazioak musika, antzerkia, dantza eta beste antzeko arteak, Auditorioaren administrazio eta kudeatzearen medio, hedatzea dauka helburua. Lan horretan, inguruarekiko errespetua, berdintasuna – zuzentasuna eta lankidetza, besteak beste, garrantzi handia daukaten baloreak dira, Fundazioak zabaldu nahi duen kulturaren konzeptua elitista eta mugatua izateatik oso urrun baitago. Balore hauek Barañain Auditorioak eskeintzen dituen zerbitzuetan daude: Formakuntza eta bilketen eszena aretoak Edozein arte diszipplinak bere lekua izango du gure aretoan, bai Auditorioaren iniziatibagatik, bai talde ezberdinek nahi izateagatik. Horretaz gain, beste proiektu batzuk ere eszenatoki txikiagoan garatzen dira. Digital grabaketen estudioa Materialarik aurreratuena eta hoberena, talde profesionalarekin batera bere lana grabatu nahi duenaren eskura. Arte eta kultura lanen kudeaketa Barañain Auditorioak lan artistiko asko garatzen aritu da bost urtez; artea eta kultura adin eta mota ezberdinetako ikusleei hurbiltzen saiatu da ere. Egitaraua giza baloreduna Giza-erakundeekin batera lan egitea Auditorioaren programazioaren ezaugarririk nagusiena da. Hildo horretan ikuskizun bakoitzak mezu zozialak izan ditzan lan ekin dio Fundazioak. www.economiasolidaria.org ELKARTASUN KARTAREN PRINTZIPIOAK Berdintasuna – Zuzentasuna Enpresaren edo erakundearen jardueretan interesatutako protagonista* guztien interesak modu orekatuan asetzea. *(Langileak, enpresariak, elkartearen bazkideak edo enpresaren akziodunak, bezeroak, hornitzaileak, inplikatuen familiartekoak, bertako, herrialdeko edo nazioarteko komunitatea... bai emakumezkoak, bai gizonezkoak, adina garrantzitsua ez delarik). Enplegua-lana Helburua enplegu egonkorra sortzea eta egoera kaskarrean dauden edota prestakuntzarik ez duten pertsonen laneratzea bultzatzea da. Langile bakoitzaren lan-baldintza eta ordainsari duinak bermatzea, beraien garapen pertsonala eta ardurak hartzeko ahalbidea segurtatuz. Ingurumena Ingurumena epe motzean zein luzean kaltetuko ez duten jarduera, produktu eta ekoizpen moduak bultzatzea. Natura-baliabideen zaintza eta oro har, gai honen inguruko sentiberatasuna bultzatuz sarearen barne eta kanpo aldean. Lankidetza Lankidetza bultzatzea elkarren arteko lehiaren ordez, sarean bertan eta kanpoan, lanean, familiartean, gizartean, herrien artean... Irabazi asmorik gabe Elkartasunezko ekimenek ez dute irabazien lorpena helburu bezala izanen, baizik eta sustapen humanoa eta soziala, hau oztopo ez delarik irabazien eta gastuen arteko kontu orekatua ezinbestekoa izateko eta, ahal dela, irabaziak lortzeko. Baina izan daitezkeen irabaziak ez dira irabazi pribatu moduan banatuko, baizik eta besteak beste, egitasmo sozialak, elkartasunezko ekimen berriak edo garapenerako lankidetza bermatzearen bidez itzuliko direla gizartera. Inguruarekiko konpromisoa Elkartasunezko ekimenak, hedatzen diren ingurune sozialean guztiz txertatuta egonen dira eta honek lurraldeko hainbat erakunderekiko lankidetza eta sareetan parte hartzea beharrezko egiten ditu, elkartasunezko esperientzia jakin batzuek eredu sozio-ekonomiko alternatibo bat sortu ahal izateko bide bakarra izanik. www.economiasolidaria.org/carta.php |
|
| << itzuli berrietara | |