
|
2008/02/05
Auditorio Barañain Auditorioa Redescenaren Zuzendaritza Batzorkidea Auditorio Barañain Auditorioa Redescenaren Zuzendaritza Batzorkidea da asanbladan hautatua gauzatu ondoren. Fernando Sáenz de Ugarte kudeatzailea sartzen da zortzi lagunez osatutako taldean. Barañaingo teknikariarekin ez ezik Euskadiko Gerardo Ayo presidenteak Asturias, Andaluzia, Madril eta Kanariasetako ordezkariekin ere lan egingo du hemendik aurrera. Redescena Espainiako Antzerkien Sarea (Redescena) 2000ko otsailan sortutako kultur elkartea da. Hasieratik INAEM (Arte Eszenokien eta Musikaren Institutu Nazionala) eta Kirol eta Kultur Heziketaren Ministerioarekiko harreman estua mantentzen du, haiekiko solaskide izanez. Gaur egun 114 bazkide dauzka: 104 antzerki eta auditorio eta 10 Zirkuito edo Autonomia Erkidegoko eskualde sare. Estatu osoan 723 kultur aretoi zerbitzua ematen die. 4259 eszenatokiko konpaini, 883 arte banatzaile eta 6506 ikuskizun biltzen ditu. Prestakuntza da bere helburik nagusiena. Hildo horretan urtero Almagroko Udako Eskola antolatzen du. Ikuslegoa sortzen eta eratzen lan egiten du ere buru belarri, bai eszenatokiko arte arloan, bai musika arloan. Horretarako bazkide diren areto guztien arteko harremanak bultzatzen ditu. Halere, bere ekintza estatu edota tokiko mailan ez da geratzen, Europako Komunitateko eta Iberoamerikar Herrialdekiko kultur eta musika kolaborazioa indartzen baitu. Azkenik, beste erakundeekin ere lan egiten du: unibertsitateak, antzerki eta musika lanak sortzen dituzten konpainiak, e.a. Lankidetza gogo honek ikerketa eta eszenatokiko arteri buruzko informazioaren elkartrukeari erantzun nahi die. Nafarroako beste erakunde dauden elkarte honetan Gayarre Antzerkia, Oliteko Jaialdi Klasikoa eta Baluarte dira. |
|
| << itzuli berrietara | |