Oharrak

1.- Puntualtasuna:
Besteak kontutan hartu, ikuskizuna hasi ondoren, ezin
da aretoan sartu. Berandu iristen bazara, mesedez, gurekin kontsultatu.
2.- Telefonoak eta soinu-seinaleak:
Berriro ere, besteak kontutan hartuz, aretora sartzerakoan
deskonektatu zurekin dabilen edozein soinu-seinalea.
3.- Janariak eta edariak:
Ez, ezin da aretoan jan ezta edan ere. Zarataz gain,
errespetuaren kontua dago. Har ezazu zerbait Ambigun ikuskizuna baino lehen
edo bukatzean!
4.-Grabaketak eta argazkiak:
Mesedez, argazkiak ez egin, ezta bideo grabaketak ere.
Gure langileek zure jarrera gaitzetsiko dizute denon aurrean!
5.- Adinak:
Ikuskizunaren fitxan gomendatutako adina agertzen bada,
saia zaitez onartzen. Ez badago zehaztuta, gurekin kontsultatu, beldurrik
gabe.
6.- Sarrerak:
Sarrerak zenbakidunak izango dira. Zure besaulkira
joatean arazorik izan ezkero, guregana jo, eta arazoa konponduko dugu berehala.
Sarrerak txarteldegian lor ditzakezu, asteartetik ostiralera
arte, 18:00etatik 20:00ak arte, eta ikuskizunak baino bi ordu lehenago.
Baina beste modu bi dituzu: 012 telefonoan (948 217012 nafarroatik at hotz
egiten baduzu), kargurik gabe, eta www.entradas.com. Gero gure espendedore
ikusgarrietan atera ahal izango dituzu.
7.- Bonoak:
Oraindik ez dugu horrelako aukera (oraindik ez, baina
laster izanen duzu), baina AUDIKIDE izan zaitez! Deskontu pilo bat lortuko
dituzu eta oso erreza da!
8.- Esaiguzu, mesedez.
Deitu, esan, proposamenak bota, kritikatu, zoriondu…,
nahi duzuna, baina esaiguzu. Hallean izango gara zure esanetara (eta agian
galdetuko dizugu). Zalantzarik gabe, zu zeu Auditorioaren zatirik garrantzitsuena
zara!