egitaraua
Musi-k gehiago:
Trattoria
musi-k
otsailak 15

FEP2
musi-k
otsailak 16

Ortophonk
musi-k
otsailak 23

THC
musi-k
apirilak 18

Zarzuela
musi-k
maiatzak 10

Oskorri Banda Band
ekainak 24, asteartea
musi-k
20:00
9€

OSKORRIren 35. Urtebetetzea
OSKORRI BANDA BAND
Bilboko Bandak aspaldi Oskorri ri elkarrekin projektu bat lantzeko luzatu zion gonbitea onarturik, Oskorri ren 35 urte etako errepertorioaren errepaso historiko baten inguruan, sortu zen Oskorri Banda Band Kontzertu hau. Beraz, Oskorri musika taldeak bere 35 Urtebetetzea, Bilboko Banda ren laguntza oso estimagarriaz, ospatu zuen, hiru kontzertu bikain eta errepikagaitzetan. Kontzienteki erabaki zen Banda ren fusio eta laguntza onartzea, beste formazio musikal batzuk ustez prestijiotsuagoak izanda ere (kamara orkestrak, orkestra sinfonikoak...), gure inguru kulturalean Banda delako errotuen dagoen elkarte musikala. Gaur egun Euskal Herrian 69 Banda daude, herri edo hiri batean sustrairik sendoenak dituen musika formazio popularrena izanik.
Uztartze honetan, musikalki erronkarik handiena Oskorri ren soinu berezia gorde eta Banda ren nortasuna errespetatzea zen. Horretarako ilabete luzeetan konponketa berri bakanak moldatu behar izan ziren, Euskal Konpositore Elkarteko presidente den Hilario Extremiana ren kontura etorri zirenak. Oskorri eta Banda ren arteko entsaio, partituren lantze eta fintze prozesu sakon eta luzearen ondotik, dudarik gabe esan liteke emaitza harrigarria eta eredugarria suertatu dela.
Teatro Arriaga n egin ziren zuzeneko hiru kontzertuok, errejistratu ziren disko bat argitaratzeko asmotan. Berriki aurkeztu da zuzeneko grabazio hoietatik argitaratu den CD berria , “OSKORRI BANDA BAND” tituluduna, taldearen diskografia luzearen barruan jada ezinbesteko disko historikotzat jotzen dutena. Orain arte egindako ahalegin haundia, Banda ko konponketa berri guztiak atontzen eta egituratzen hartutako lan luze eta bikaina alferrik galtzen uztea oso latza litzateke, beraz, uste dugu projektu eder hau leku guztietara eramateko ordua dela eta: Oraingoan Barañaingo Musika Banda rekin jotzeko txanda heldu da, ekainaren 24ean, asteartearekin, arratsaldeko 20:00etan, Barañaingo Auditorioan , dudarik gabe oso inpakto haundiko ekintza kulturala izango dena, erreliebe sozial itzelekoa, modu batera nahiz bestera hiri osoa ikutuko duena, Banda ko partaideen bitartez eta edozein herritan Banda k bildu ohi duen sinpatia eta oihartzun orokorrarengatik.



 




Laguntzen dute :