

Bai Euskarari 
Bai Euskarari Ziurtagiriaren bidez Barañain Auditorioak euskararen
alorrean garatzen ari den lana adierazten dio
gizarte osoari. Bai Euskarari Ziurtagiria duten enpresak, saltokiak eta
era guztietako entitateak euskararen normalizazioaren aldeko neurriak garatzen
ari direla kreditatzen du Ziurtagiriaren Elkarteak. Honela, hauen ahalegina
aitortu eta aldi berean konpromiso hori jende aurrean erakusteko bereizgarria
ematen die.
Ziurtagiriaren Elkartea 2007. urtean Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren
ekimenez abian ipinitako elkartea dugu.
Bai Euskarari Ziurtagiria 2000. urtean sortu zuen Kontseiluak eta hasieratik
izaera estrategikoa eman dio, lan mundua euskalduntzeko tresna eraginkorra
baita.
Kontseiluak esperientzia handia lortu du urte hauetan Bai Euskarari Ziurtagiriaren
kudeaketan. Ziurtagiria prozesu parte-hartzaile, dinamiko eta planifikatu
baten ondorioa da eta etengabeko hobekuntza izan du urte hauetan, guztien
ekarpenak jasota aberastu egin baita.
Ziurtagiriaren Elkartearen bidez proiektua indartu, hobetu eta hedatzeko
pausoa eman da, gizartearen aurrean erreferentzialtasuna izango duen egitura
eratuz eta sendotuz. Horretarako eta arlo sozioekonomikoan euskarak esparru
berriak irabaz ditzan, Kontseiluak egitasmo hau beste entitate batzuekin
elkarlanean garatzen ari da.
www.baieuskarari.org
Beste nortasun ezaugarriak:
>> Redesdena
>> Biderartu
>> Reas