

BIDERARTU
Barañain Auditorioak inguruneaz beti arduratu egin da. Hau dela eta,
Biderartu proiektua martxan jarri du. Ekitaldi honen bidez ikusleak Auditoriora
bai oinez, bai autobusez, bai txirrindulaz joatera gonbidatzen ditu sarrerak
hartzerakoan deskontuak truke. Ideia sakondu egin da gizartean eta Iruñerriko
beste erakunde batzuk gehitzea lortu du. Horretaz gain, Buenas Prácticas
Medioambientales dela saria jaso zuen eta nominazio batzuk jaso ditu, batzuk
nazioartekoak, beste sariak lortzeko ere.
OINEZ
Ibilaldi osasuntsua proposatzen dizuegu. Auditoriora joan nahi al duzu?
Aurretik Barañaingo Udaletxetik pasa beharko zara, tiketa eskatu
eta txarteldegira joan. Eta Planetariora joan ezkero, Reino de Navarra Hoteletik
pasa, tiketa eskatu eta
txarteldegira jo. Horrela lortuko duzu zure BIDERARTU EUROA.
TXIRRINDULAZ
Hankak mugitzen dituen horrek, bihotza mugitzen du ere. Izan ere, hau da
Auditorioan eta Planetarioan erreserbatu dizkizugun emoziorako prest izateko
bide aparta. Txarteldegian, txirrindula kaskoa erakutsiz gero (eta aparkalekuetan
txirrindula uzten ikusten baldin bazaitugu), izango duzu ordain-saria. Anima
zaitez txirrindula trastelekutik ateratzen eta atera ezazu autoa errepidetatik!
Elkarrekin oinez, mundu garbiago bateruntz egiten dugu bidea.
AUTOBUSEZ
Taldean joan nahi ezkero, garraio publikoa erabiltzea da hoberena. Bertan,
ikusi behar duzuena elkarrekin
amankomunean jarri eta zuentzat antolatu dugun
programazio miresgarrirako prestatu zaitezte.
Eta autobuseko gidariari tiketa eskatu eta txarteldegian aurkezten baldin
baduzue, merezitutako BIDERARTU EUROA bereganatuko duzue.
Garraio publikoa erabil ezazu, ataskoak saihesteko bide egokiena bait da,
bai aparlekua aurkitzeko ere!
Zure BIDERARTU-EUROA truka dezakezu bitako edozein tokitan ondorengo sarrererako.
Baita ere, gure TRANSPORTARTE BIRAko edozein dendatan.
* Egunean pertsona batentzako baliodunak soilik.
Beste nortasun ezaugarriak:
>> Reas
>> Redescena
>> Bai
euskarari