auditorioa
Alasala
“Alasala” programa Iruñerriko 5 herrik batera antolatu dute: Antsoain, Barañain, Burlata, Noain eta Zizur Nagusia. Bere helburua, arte eszenikoa txikienganaino hurbiltzea da. Programan biltzen diren ikuskizunak hezigarriak dira eta lan pedagogiko baten ondorioak dira.
Hau antzerki goxoa!
Antzerkira joatea beti giza egintza bat izan dela kontuan hartuta, Barañain Auditorioak pentsakera hori aberastu nahi du oso proposamen bereziaren bitartez. Herriko jatetxe batzuen laguntzarekin, ikuskizun izan baino lehenago edo ondoren, afaria atsegin bat dastatzera gonbidatzen dugu ikuslegoa, aurretik sarrera erakusten %10ko deskontua izanez.
Zine martez
Asteartero Barañain Auditorioak zinea eskeintzen du. Duela oso gutxi arrakasta handikoa izan diren pelikulak oso prezio berezietan eskura daukagu herrian.
Artea hasi-masietan
Aita eta ama diren horientzat seme alaben haziera ez da lan erraza. Hau dela eta, Barañain Auditorioak formula berri bat martxan jarri du familia eta kultura elkartzeko gogoz. Duela oso gutxi arrakasta handikoa izan diren pelikulak oso prezio berezietan heltzen dira gure aretora. Bai pixoihal a aldatzeko edota merienda emateko egokitua izango den gune horretara, urte batetik beherako haurrak gurasoekin sar daitezke. Bitartean, bat eta lau bitarteko haurrek jolasaldian aritzeko aukera izango dute gure ludotekan.
Zine familiarra
Historian eta gurasoen oroimenean finkaturik geratu diren filmak gureganaino heltzen dira. Aukera ezinhobea da hau txikienekin barruan daukagun sentsasiozko eta oroitzapenezko altxorra konpartitzeko.
M egunak

M Egunak deiturikoek, Nafarroan eta kanpoan lekutxoaren bila dabiltzan zenbait erakunde eta elkarte artistikoak publiko orokorrarenganaino hurbil nahi dituzte oso dinamikoa den gune batean. Auditorioko Ambigua Ojala elkarteko kantautoreen musika entzuteko edo Bola elkarteko aktoreen barrakizketa entzuteko eszenatoki hobezinekoa bihurtzen da, besteak beste.

Kanta, autor!
Barañain Auditorioa Nafarroako Autore Kantaren erreferentzi gunea bihurtu da . Aldi berean, Ojala kantautore Elkartearen egoitza da.
Musika ezberdinak, kanpoko artistak bertakoekin konbinatuz, kantautore naparrei beste lagunekin eszenatokia eta esperientziak konpartitzeko aukera emanez.
Jira-bira
Bere estrenalditik, Barañain Auditorioa Dantzarako erreferentzi gune izan dadin apostu egin du. Horregatik, bere programazioan era askotako proposamen ezberdinak eskeintzen ditu, dantza maitatzen duten horientzat eskeintza aberatsa.
Musi-k
World-musicak Barañain Auditorioaren programan leku inportantea lortu du. Ospetsuak diren artistek eta ezezagunak diren besteek txoko guztietatik ekarritako erritmeak txunditurik uzten dute ikuslegoa. Tradizioak, vanguardiak, koloreak, soinuak eta sentsasio berrien nahasketa eskeintzen da ziklo honetan.
Klasiko zikloa..eta zu?
Proposamen berri eta originala egin nahi dizuegu, musika klasikoa mota guztietako ikuslegoari hurbiltzeko, batzuetan estutuegi egiten zaigun musika honen mugak kenduz eta hobekiago ulertzeko kableak bilatuz.
Operari ekin
Haur opera tailerrak, gabonetan eginak, non haurrek barrutik bai eskulanak, bai musika edo bai antzerkiaren bidez nola montantzen den opera bat ikusten baitute.
Aulaeszena
Auditorioak bere geletan disziplina fisiko eta artistiko ezberdinen ikastaroak eskeintzen ditu. Ikastaroek prestakuntza eszenikoaren alorrean lan egiten dute, bai maila artistikoan, bai teknikoan eta publiko orokorrari zuzendutako hasiera maila, profesionalei zuzendutako ikastaro bereziekin konbinatzen da. Ikastaroak ikuspuntu artistikoaz antolatuak daude beti.
Euskarazko doinuak
Euskal kantaren adierazgarririk handienak, ospetsuak diren artistak aintzat hartzen saiatu eta ezezagunak goratzeko lan egiten dituen eszenatoki berberan.
Udalekuak
Udan txikienak arte eszenikoetara sartzeko era hobezinekoa. Musika, zinema eta eskulanak oso adituak diren profesionalen eskutik.