Home » Programación » A KUPELA

A KUPELA

A capela musika eta umorea.

XEHETASUNAK

EGUNA:  2025eko urtarrilaren 31a, ostirala.
ORDUA: 10:00h. Gaztelaniaz.
ARETOA: Auditorio.

GOMENDATUTAKO ADINA: Nafarroako ikastetxeetako Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat.

IRAUPENA: 50′

PREZIOA: (+ 0,30 € sarrerako)

  • Ez dago salgai. Prezioa 3 €-koa da ikasle bakoitzeko, eta zuzenean kudeatzen dute BFk eta ikastetxeek.

TXARTELDEGIAREN ORDUTEGIA:

  • Asteartetik ostiralera:
    18:30etatik 20:30etara
  • Ikuskizun eguna:
    Ikuskizunak hasi baino bi ordu lehenago.
  • Uztaila eta Abuztua itxita.
  • taquilla@auditoriobaranain.com

Txarteldegiko kontsulta orokorretarako eta mugikortasun urriko eserlekuetarako:
Asteazkenetik ostiralera 18:30etatik 20:30etara eta ikuskizun egunetan hasi baino bi ordu lehenagotik 948 28 10 38

Demode Quartet taldeko lau pertsonaia bitxiek, musika ulertzeko duten modu dibertigarri eta bereziarekin, garai guztietako abesti handien a cappella errepasoa egingo dute. Beren bertsioak izango dira, taldearen ildo edo estiloan aurkeztuak, abesti horietako bakoitzaren atzean dagoen historiaren inguruko teoria eta anekdota dibertigarri edo harrigarriekin.
Ikuskizun alaia, arina, soinu-kalitatez betea, orain arte erabili ez dituzten ahots-ezusteko eta -esperimentu batzuekin. Hartara, ikuskizunak irauten dituen 50 minutuetako bakoitza gozatzeko bidea emango dute.


Aldez aurretik eta zuzenean ikastetxeak kudeatu behar ditu inskripzioak, honako eskaera-formulario honen bidez (Jardueretarako plazak mugatuak dira). Ikastetxeek inolako konpromisorik gabe jar daitezke gurekin harremanetan, helbide elektroniko honen bidez: baluartetxiki@fundacionbaluarte.com

ORGANIZAZIOA Baluarte Fundazioaren hezkuntza- eta gizarte-programa.


A KUPELA
A capela musika eta umorea.

Patxi Barco: Director de escena y guionista.
Joli Pascualena: Voz mezzo, guitarra…
Iker Huitzi: Voz barítono, beat box, cajón…
Karlos Nguema: Voz bajo, coreógrafo…
Santi Romano: Voz tenor, piano…

Iraupena: 50