Home » Programación » Pasión

Pasión

Inoiz izan den gizonik ederrenaren baitan haren maitasunezko unerik behinenean entzun zen musika isilean barneratzeko proposamen artistikoa da ``Pasión``.

XEHETASUNAK

EGUNA:  2025eko apirilaren 4a, ostirala.
ORDUA: 20:00h
ARETOA: Auditorio.

GOMENDATUTAKO ADINA: Adin guztietako ikusleendako egokia

IRAUPENA: 90′

PREZIOA: (+ 0,30 € sarrerako)

  • Sarrera 12€

Txarteldegiaren Ordutegia

  • Asteartetik ostiralera:
    18:00 h a 20:30 h.
  • Ikuskizun eguna:
    Ikuskizunak hasi baino bi ordu lehenago.
  • Uztaila eta Abuztua itxita.
  • taquilla@auditoriobaranain.com

Leihatila orokorreko kontsultak eta Gaitasun eraldatukoen eserlekuetaz jakiteko:
948 28 10 38, asteartetik ostiralera, 18:00etatik 20:30era eta ikuskizuna baino 2 ordu lehenago.

Maitasunezko unerik gorenean, inoizko gizonik ederrenaren baitan entzun zen musika isilean barneratzen lagunduko digun lan artistikoa da “Pasión”.

Historiako egiazko errugabearen bihotzean, hiltzera kondenatu zuten Nazareteko Jesusenean, hain zuzen ere, pilpiraka ari zen pasioa erakutsiko digute artearen eta musikaren bitartez antzezpen honetan, beldurrik gabe aditzeko eta ikusteko prest gauden ikusleoi.

Munta historiko eta espiritual handiko gertaera bat ezagutzera eman nahi digu “Pasión” ikuskizunak, benetan jazo zena bere horretan helarazita: islatuko ahal dugu, histuta bada ere, baldintzarik gabeko maitasun horren edertasun gordin eta neurrigabea!

“Pasión” funtsean musika da, poesia, baina baita argazkigintza, otoitza, pintura eta eskultura ere, dena ikuskizun berean.

Pasión
Inoiz izan den gizonik ederrenaren baitan haren maitasunezko unerik behinenean entzun zen musika isilean barneratzeko proposamen artistikoa da ``Pasión``.

Hakuna Group Músic

Iraupena: 90