Home » Programación » POPPINS… LO QUE NUNCA SE CONTÓ

POPPINS... LO QUE NUNCA SE CONTÓ

XEHETASUNAK

EGUNA: 2026ko ekainaren 13a, larunbata.
ORDUA: 17:00
ARETOA: Auditorio.

GOMENDATUTAKO ADINA: ADIN GUZTIETAKO IKUSLEENDAKO EGOKIA

IRAUPENA: 120′

PREZIOA: (+ 0,30 € sarrerako)

  • 23€
  • 2 urtetik beherakoek sarrera ordaindu behar dute.

TXARTELDEGIAREN ORDUTEGIA:

  • Asteazkena: 10:00etatik 12:00etara
  • Osteguna eta ostirala: 18:30etik 20:30etara
  • Ikuskizun eguna:
    Ikuskizunak hasi baino bi ordu lehenago.
  • Uztaila eta Abuztua itxita.
  • taquilla@auditoriobaranain.com

Txarteldegiko kontsultak egiteko, orokorrean, eta mugikortasun urriko eserlekuak libre dauden galdetzeko:
948 28 10 38 telefonora deitu, asteazkenetan 10:00etatik 12:00etara, eta ostegunetan eta ostiralean 18:30etik 20:30era; eta, ikuskizuna hasi baino 2 ordu lehenago.

Oihala altxatzeko puntuan da…, eta, horrekin batean, magia.
Ongi etorri edozer gerta litekeen mundu honetara. Mary Poppinsen eskutik, ametsez betetetako Londres batean murgilduko gara, non fantasia eta errealitatea nahasten diren.

Camino dantza estudioko ikasleek ustez ederki ezagutzen zenuen istorio baten sekretuak erakutsiko dizkizute.

Denok dugu gogoan Mary Poppins. Baina zer gertatu zitzaion gerora? Zer-nolako bizimodua izan zuten Maryk eta tximinia-garbitzaileak?
Margolanek bizia hartzen dute, umeak hegan dabiltza, eta emozio gogoangarriak biziko ditugu.

Bene-benetan sinisten dugunean, magia agertzen baita.
Eta gaur ametsak egia bihurtzeko zorian daude.

Ez zara horren lekuko izanen?

POPPINS... LO QUE NUNCA SE CONTÓ

CAMINO DANTZA ESTUDIOKO IKASLE ETA IRAKASLEAK

Iraupena: 120