Nueva imagen Kulturbus

KULTURBUS BERRIZ IBILIAN IRUÑERRIAN, EKAINAREN 2AN, OSTIRALA, ITXURA BERRIZTATUAREKIN!

2017 June 1, Thursday

IRUÑERRIKO KALEETAN ZEHAR IBILIKO DA BEHIN BERRIRO ETA IRUDI INDARTSU ETA IKUSGARRIA IKUSI AHALKO DUZUE!

Ekainaren 2tik aurrera badugu Kulturbus berriz Iruñerrian martxan. Bere ibilian, kultura eta garraio jasangarria sustatzeko asmoz.

Rotulazio berria ikusi ahalko dugu, aurreko edizioetan baino ikusgarriagoa dena eta ekimena antolatzen duten 4 espazio kulturalen jardueren berri emateko ere lagungarria izango dena; Gayarre Antzokia, Baluarte Auditorioa, Museo Universidad de Navarra -MUN- eta Barañain Auditorioa.

Garai berri honetan, Kulturbusa 18. ibilbidean arituko da, Sarrigurenetik Zizurrera, Iruñeko erdigunea zeharkatuz.

Trokolo Teatro konpainiaren artistak izanen ditugu ibilbidea alaitzen, “Dora la acomodadora” eta “Aitor el pintor” pertsonaien eskutik.

Bi pertsoania hauek, ekainaren 2an Bianako Printzearen geltokian ikusteko aukera izanen dugu, 12:00etan, Sarrigurenerantzeko bidean. Bertan, bidea alaituko dute publikoarekin elkarrekintzan eta aipatutako espazioek programatutako ikuskizunen gonbidapenak ere banatuko dituzte.

Geltoki berdinean, Tdiferencia konpainiaren artistek hartuko dute ere Kulturbusa “All Sport” ikuskizunaren eskena bat esakintzeko.

“All sport” kaleko ikuskizuna da eta Gayarre Antzokiaren aurrean ikusgai egongo da ekainaren 23an, 19:00etan “Gayarrera familian” programaren barne.

Kulturbusean bertan eskainitako ikuskizunak:

Ekainaren 2tik urte bukaeraraino, 4 espazio kultural hauetan programatutako konpainia eta artista desberdinen ikuskizunen aurkezpen laburrak puntualki gozatu ahalko ditugu.

Honetaz gain, Trokolo Teatro konpainiaren artistak maiz ikusiko ditugu Kulturbusaren bidaiarien artean, ibilbideak umorez betetzen. Bi artista hauek izanen dira gonbidapenak banatuko dituztenak, horretarako bidaiarien konplizitatea bilatuko dutelarik, frogak, kantak eta abar proposatuz.

Ekimena, hainbat entitateren eskutik

Kulturbusen, aipatutako espazio kulturalek ez ezik, beste hauek ere hartzen duten parte: Iruñeko Udalak, Iruñerriko Mankomunitateak baita TCC-k (Transports Ciutat Comtal) ere, busaren errotulazioaz arduratu dena eta proiektuaren arrakastan ezinbestekoa dena.

Fundación Caja Navarraren laguntza ere jaso du Kulturbusak. Honek 2015. urtetik, hau da lehen ediziotik, hartzen duelarik parte.

Ongi etorria eman nahi diogu hirugarren edizio honetan MUNi, Museo Universidad de Navarrari, Uharte Arte Garaikideko Museoari lekukoa hartzen diona.

Kulturbus ekimenaren kudeaketaren arduradunak Quiero Teatro eta Karekin Kultura, kultur kudeaketan aritzen diren entrepesak, ditugu. Hauek erakunde bultzatzaileak, artistak eta publikoaren antolaketa kudeatzen dute.

Kulturbus 2015. urtean jaio zen kulturarekiko eta artearekiko grina pizteko asmoz, hiritarrak eta espazio kulturalak haien artean hurbiltzeko, hala nola Iruñerrian garraio kolektiboa eta mugikortasun jasangarria bultzatzeko ere.

Pasa den urtean, jarduera bultzatzen duten espazioetan programaturiko 10 ikuskizunetarako 66 gonbidapen oparitu ziren Kulturbusean. Ekintza honen helburua kultura publiko guztietara hurbiltzea genuen.

Asko eta asko izan dira Kultubusera igo diren artistak eta are gehiago harrituta geratu diren bidaiariak. Dantzek, kantek baita ustekabeek ere lortu dute pertsona asko hunkitzea. Kulturbusak hiriko bus batean disfrutatzeko aukera eskaintzen digu, kultura eta artea bizirik eta gertu sentitzeko aukera.

Edizio honetan, beste berri interesgarri bat eskainiko digu Kulturbusak: nafar artista berriei beraien artea kulturbusean bertan eskaintzeko aukera emango die.