Home » Auditorio

Auditorio Barañain Auditorioa

Arte eszenikoen Gunea
(Español) Fachada auditorio 2

Barañain Auditorioa, 2003an inauguratu zenez geroztik, gune bizia da, indarrez eta gogoz betea, gaitasun aski duena bere baitan hartzeko, nola opera, musika zein antzerki emanaldirik handienak, hala bertako eta inguruko taldeak, bai eta enpresa munduko ekitaldiak ere, beti ere lanean esku fina eta abegi ona erakutsiz.

Hasieratik izan du bere ezaugarrietakoa taldean lan egiteko gaitasuna, sareak eratuz eta bere proiektuei balio erantsia ematen dioten sinergiak sortaraziz.

Eta, batez ere, gizarte aldetiko balioa eraginez bere proiektu guztietan, programak eta asmoak sortuz, eskuz esku, instituzio publikoekin, herritarren elkarte eta erakundeekin, GGKEkin…

Horrenbestez, ez da harritzekoa 2005ean Espainiako Programazio Berritzaileenaren Saria jaso izana, ez eta 2006an Nafarroako Gobernuak emandako Ingurumeneko Praktika Onen Saria jaso izana ere.

Ez baita hargatik gertatzen, izan ere, antolatzen den emanaldi bakoitzean eserlekuak betetzea, eta talde eta entitate artistiko nafarrek, eskatu ahala, beren lekua aurkitzea Barañain Auditorioa osatzen duten gune eta aretoetan, ere ez.

Bere baitan bizitasuna hartzeko gai baita leku hau, eta hor dabiltza “iratxoak”, antzerki taldeak, opera nahiz zinema…, haiek eragiten baitute Auditorioaren proiektuak mardulagoak eta errealitatean egoki errotuak izatea.

Hori guzti hori, eta anitzez ere gehiago, espazio bakarrean: Barañain Auditorioa.

AHALBIDEEZ BETERIKO GUNEA

Gunearen alokairua, aretoak eta Zerbitzuak
ALOKATZEKO ETA DISFRUTATZEKO AHALBIDEZ BETERIKO GUNEA

Barañain Auditorioa indarrez eta gogoz betetako gunea da. Gaitasun aski duena bere baitan hartzeko, nola emanaldirik handienak hala txikienak, nola bertako eta inguruko taldeenak, hala veste lekuetatik  torritakoenak.

Izan ez ezik, ahalbide bat da ere. Kongresuak ospatzeko leku bat da,
kafetegia, ikastaroen gelak, bilerak egiteko lekurik aproposena… guzti hori izan daiteke.

Eskatzen duzuen beharrak bete ditzakegu (saiatu behintzat).

AUDITORIO ARETOA/AFORO-A 669

Gure areto nagusiak, kattuttero eta txukuna, gehi eszenatokiaren neurriak, ikuskisunetan artista eta ikuslegoaren artean sortzen den ha-rremana oso estua izatea lortzen du, eta horrekin batera esperientzi zoragarri bat sortzea.

Dantza eta tailer aretoak

4 areto txikiago ditugu, bertan entsaioak, batzarrak, ikastaroak… egiteko egokiak. 

Eta guztiak egokituak: ispiluak, arbelak, soinu ekipoak, mahai-aulkiak… Erotasuna 60 lagunendako, gehienez ere.

Ambigú

Gure atondoa berdin bihur daiteke kafetegia, erakusketa aretoa, formato txikirako eszenatokia, ludoteka…

Hildo berean, ondoan dagoen plaza areto honen luzapenik egokiena bihur daiteke eta bertan karpak jartzeko aukera izango dugu, kateringa zerbitzatu dezakegu edota edozein ikuskizuna antolatu ahal dugu.

tarifak eta baliagarritasuna kontsultatu de alquileres y servicios.

ZERBITSUAK
  • Ahots Bankua.
  • Erakusketa Aretoa.
  • Mintzaldi Aretoa.
  • Kultur Guneko Plaza.
  • Teknikariak.
  • Aholkularitza.
  • Formakuntza.
  • Materialen alokairua.
  • Ikastaro, ikuskizun eta kongretsuen antolaketa.
Sarriak