Barañain Auditorioak arte eszenikoen zentro ireki bat izan nahi du, arte horiek garatzea xede duena, ez bakarrik programatzen dituen emankizunen bitartez arte eszenikoak ezagutzera emateko, baita norbanakoa eta gizartea kulturalki aberasteko ere. Horretarako, bereziki saiatuko da dantza eta arte eszenikoak hezkuntzarako eta gizarte inklusiorako tresna gisa lantzen.
ARTE ESZENIKOEN ZENTRO INTEGRALA
Auditorio Barañain Auditorioa
TXARTELDEGIA ETA SARRERA SALMENTA
Txarteldegiaren ordutegia, txartelak nola erosi eta beste ohar batzuk
+BARAÑAIN AUDITORIOAREN XX. URTEURRENA.
Hogei urte dira Barañain Auditorioa kulturaren eta musikaren aldeko lanean ari dela. Urteurrena ospatzeko, auditorioaren barnako ibilaldi bat erakusten duen bideo bat prestatu da. Ibilaldi horretan, Barañain Auditorioa fundazioaren lehendakari Pablo Juan Arcelus eta auditorioaren arduradun tekniko eta komertzial Felipe Perez ditugu bidaide.
Iturria: EITB
BILA GAITZAZU FACEBOOKen
Aurten, Barañain auditorioak XX. urteurrena ospatuko du. Gure kulturgunearen gaineko informazio guztia Facebookeko gure orrialde berrian aurkituko duzu: https://www.facebook.com/auditoriodebaranain.
Irakur itzazu gure argitalpenak, gure jardueraren eta programazioaren berri eguneratua izateko. Argitalpen guztietan, emankizun bakoitzari dagokion zuzeneko esteka aurkituko duzu, eta baita sarrerak erosteko lotura ere.







