COCO “UNA FIESTA MUSICAL”

XEHETASUNAK
EGUNA: 2027ko otsailaren 13a, larunbata.
ORDUA: 17:00
ARETOA: Auditorio.
GOMENDATUTAKO ADINA: 2 urtetik gorakoendako egokia.
IRAUPENA: 75′
PREZIOA: (+ 0,30 € sarrerako)
- Behekoak 22€
- Goikoak 20€
- 2 urtetik beherakoek sarrera ordaindu behar dute.
TXARTELDEGIAREN ORDUTEGIA:
- Asteazkena: 10:00etatik 12:00etara
- Osteguna eta ostirala: 18:30etik 20:30etara
- Ikuskizun eguna:
Ikuskizunak hasi baino bi ordu lehenago. - Uztaila eta Abuztua itxita.
- taquilla@auditoriobaranain.com
Kolorez, musikaz eta talentuz jositako taularatze ikusgarria lagun duela, “COCO, UNA FIESTA MUSICAL” familiaren, tradizioen, orimenaren eta ametsen indarraren gorazarre sutsua da.
COCOren ustekabez betetako egokitzapen musikal honek, inoiz baino biziagoa, kantuan jarriko gaitu, barrea eragingo digu, hunkitu egingo gaitu eta maite izan genituenak gure gogo-bihotzetan ditugun bitartean ez direla sekula desagertuko gogoraraziko digu.
Antzerki musikaleko aktore sorta bikainak taularatuko dute lan hau, eta haien zuzen-zuzeneko ahotsek, koreografia txundigarriek, ikus-entzunezko proiekzio apartek eta diseinu zoragarriko jantziek ikuslea magiaz, emozioz eta kolorez betetako mundu batean murgilaraziko dute.
COCO “UNA FIESTA MUSICAL”
Ekoizpen exekutiboa: Vol Music Events
Ekoizpen artistikoa: Suerte Guapa Kids
Zuzendaritza eta dramaturgia: Santiago Molina
Ahots-zuzendaritza eta musika-ekoizpena: Samuel Berenguer
Koreografiak: Tris Miñano
Eszenografia, jantziak eta bideoak: Suerte Guapa Producciones
Argiztapena eta soinua: Santiago Molina eta SONYSON
Iraupena: 75‘



