Txarteldegia

TXARTELDEGIAREN ORDUTEGIA
- Asteazkena:
10:00etatik 12:00etara - Osteguna eta ostirala:
18:30etik 20:30etara - taquilla@auditoriobaranain.com
- Ikuskizun eguna:
Ikuskizunak hasi baino bi ordu lehenago. - Uztaila eta abuztua itxita denboraldi amaierarako.
1.-Puntualtasuna.
Besteak kontutan hartu, ikuskizuna hasi ondoren, ezin da aretoan sartu. Berandu iristen bazara, mesedez, gurekin kontsultatu.
2.-Telefonoak eta soinu-seinaleak.
Berriro ere, besteak kontutan hartuz, aretora sartzerakoan deskonektatu zurekin dabilen edozein soinu-seinalea.
3.-Janariak eta edariak.
Ez, ezin da aretoan jan ezta edan ere. Zarataz gain, errespetuaren kontua dago. Har ezazu zerbait Ambigun ikuskizuna baino lehen edo bukatzean!
4.-Grabaketak eta argazkiak.
Mesedez, argazkiak ez egin, ezta bideo grabaketak ere. Gure langileek zure jarrera gaitzetsiko dizute denon aurrean!
5.-Adinak.
Ikuskizunaren fitxan gomendatutako adina agertzen bada, saia zaitez onartzen. Ez badago zehaztuta, gurekin kontsultatu, beldurrik gabe.
6.- Entradas.
Sarrerak zenbakidunak izango dira. Zure besaulkira joatean arazorik izan ezkero, guregana jo, eta arazoa konponduko dugu berehala.
Sarrerak txarteldegian lor ditzakezu, asteazkenetik ostiralera arte, 18:30etatik 20:30ak arte, eta ikuskizunak baino bi ordu lehenago. Baina beste modu bat daukazu: esteka honetan sakatuta.
7.-Bonoak.
Oraindik ez dugu horrelako aukera (oraindik ez, baina laster izanen duzu), baina AUDIKIDE izan zaitez! Deskontu pilo bat lortuko dituzu eta oso erreza da!
8.-Esaiguzu, mesedez.
Deitu, esan, proposamenak bota, kritikatu, zoriondu…, nahi duzuna, baina esaiguzu. Hallean izango gara zure esanetara (eta agian galdetuko dizugu). Zalantzarik gabe, zu zeu Auditorioaren zatirik garrantzitsuena zara!
Barañaingo Udalak antolatutako edozein ikuskizunetarako sarrera edo abonua erosteak, edo horietarako gonbidapena onartzeak, edo udalak antolatutako edozein ikastarotan izena emateak honako baldintza hauek onartzea dakar berez:
1.- IKUSLEAREN EDO IKASLEAREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK:
Ikuslea edo ikaslea honako eskubide hauen jabe da:
- Ikuskizuna edo ikastaroa Barañaingo Udalak edo, hala dagokionean, jardueraren sustatzaileak iragarri bezala eta iragarritako baldintzetan gertatzeko edo egiteko eskubidea.
- Ordaindutakoa berreskuratzeko eskubidea du, ikuskizuna edo ikastaroa bertan behera gelditu edo haren funtsezko alderdiren bat aldatzen denean bakarrik, baldin eta jarduera hasia ez bada edo ezinbesteko zergatiren bat ez badago.
Ikusleak edo ikasleak honako betebehar hauek ditu:
- Sarreran ageri diren datuak egiaztatzea eta ikusi nahi duen emanaldiari eta saioari dagozkiola ziurtatzea. Sarrera erositakoan ez da, ez trukatuko, ez ordaindutako dirua itzuliko.
- Sarrera gordetzea, osorik eta egoera onean, aretotik atera arte. Sarrera osorik eta egoera onean duena baino ezin izanen da sartu.
- Sarrera salmenta-gune ofizial batean erostea. Barañaingo Udalak ez du sarrera egiazkoa dela bermatzen, salmenta-gune ofizial batean erosi ezean. Sarrera berrosatua edo puskatua badago, faltsifikatu edo legez kanpo erosi den itxurarik badu, antolatzaileak sarrera-jabeari sartzen ez uzteko eskubidea izanen du. Kasu horietan, norbaiti aretoan sartzen uzten ez bazaio, antolatzaileak ez du inolako erantzukizunik izanen.
- Ikastaroaren edo lan-saioaren datuak, edukia eta datak egiaztatzea. Norbaitek huts egiten badu, ez zaio izena emateko ordaindutakoa itzuliko.
- Ordurako bertaratzea. Behin emanaldia edo ikastaroa hasita antolatzailearen esku dago berandu datorrenari bertan sartzen uztea.
- Sarrera edo izena ematean jasotako egiaztagiria erakustea edozer erreklamazio egiteko.
- Norberari dagokion eserlekuan egotea edo Barañaingo Udalak kasuan kasu horretarako erabakitako eremuan egotea, beste zerbaitetarako diren esparruetan sartu gabe.
- Deskonturen bat duen sarrera eskuratzen duenak horretarako eskubidea duela frogatzen duen agiria aretoan sartzean aldean eraman behar du. Bestela, antolatzailearen esku dago aretoan sartzen ez uztea.
- Barañaingo Udalak ikuskizuna, kontzertua edo ikastaroa eginen den tokian berariaz erabaki eta ikusgai jarri dituen betebehar eta arauak betetzea, batez ere segurtasunaren eta lagun hurkoarenganako errespetuaren gainekoak.
- Langileen eta zaindarien unean uneko jarraibideak betetzea.
Ikusleak edo ikasleak debekatua du:
- Barañaingo Udalak jendaurrean jartzen dituen sarrera-baldintzak bete gabe sartzea emanaldia edo ikastaroa eginen den aretoan.
- Aretoan jan-edanik sartzea, edo antolatzaileek arriskutsutzat edo desegokitzat jotzen duten beste edozer, esaterako, latak edo botilak.
- Irudirik eta/edo soinurik edo argazkirik grabatzea, edozein gailu erabilita.
- Emanaldia edo ikastaroa egiten ari den aretoan erretzea, indarrean dagoen araudiak ezarritakoari jarraikiz.
- Inor arriskuan jar lezakeen, inori gogaikarri gerta lekiokeen edo emanaldia edo ikastaroa oztopa lezakeen deus egitea.
2.- BARAÑAINGO UDALAREN ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK
- Barañaingo Udalak sarrera ukatzeko eskubidea du, ikuskizun, kontzertu edo ikastaroak egiten diren aretoetan agerian jartzen diren irizpideen arabera.
- Ikuskizuna edo ikastaroa bertan behera gelditzen bada, sarreragatik edo ikastaroagatik ordaindutakoa itzultzeko konpromisoa hartzen du udalak.
Ikuskizuna edo ikastaroa programatutako egunean ezinbesteko arrazoiren batengatik egiterik ez badago, antolakuntzak hori egiteko beste egun eta orduren bat erabaki lezake eta izen-ematearen ziurtagiriak edo bertan behera gelditutako ikuskizuneko sarrerak data berri horretarako balioko dute. Dena dela, izena eman duenak edo sarrera-jabeak ordaindutakoa itzultzeko eskatzeko eskubidea izanen du, dena delakoa egiteko zehazten den data hori baino lehenago. - Barañaingo Udalak ikuskizunaren edo ikastaroaren programa aldatzeko edo egokitzeko eskubidea du.
- Barañaingo Udala ez da bertaratutakoari edo haren objektuei aretoan den bitartean gerta lekiokeen edozein galeraren, lapurretaren edo kalteren erantzule.
Araudi honetan jasota ez dagoenari dagokionez, jendaurreko ikuskizun eta aisialdiko jarduerei, txikizkako merkataritzari eta erabiltzaile eta kontsumitzaileen babesari buruzko legedian araututakoa beteko da.