Informazioaren Gizarteari eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 16ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, webgune honen erabiltzaile zaren horri jakinarazten dizugu gune birtual honen titularra honako hau dela:

Datuen erabileraren erantzulea

NOR: BARAÑAINGO UDALA
HELBIDEA: Udaletxeko plaza z.g., 31010 Barañain, Nafarroa
IFK: P3138600F
Telefonoa:  948 28 63 10
Helbide elektronikoa: dpd@baranain.com

Barañaingo Udala bereziki saiatzen da webgune honetan ageri den informazioa zuzena eta zehatza izan dadin, eta, horretarako, informazioa aldian-aldian eguneratu eta akatsen baten berri izan bezain laster zuzendu egiten du. Hala ere, Barañaingo Udalak ezin du erabat bermatu informazioa beti gaurkotua egotea eta informazio horretan inoiz okerrik ez izatea.

Erabiltzailea izanen da webgune hau bidegabe edo legez kanpo erabiltzeagatik egindako arau-hauste edo beste norbaiti eragindako kalteen erantzulea.

Barañaingo Udalak ez du ziurtatzen webgune honetan agertzen diren bestek emandako edukien egiazkotasuna eta ez da eduki horietan dauden akatsengatik izandako ondorioen erantzule.

Barañaingo Udala da webgune honen diseinuaren eta iturburu-kodeen, logoen, marken eta abarren jabea, bertan jabea beste norbait dela adierazi ezean, eta elementu horiek dagozkien jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideek babestuta daude. Horiek erabiltzea, erreproduzitzea, zabaltzea, publiko egitea, aldatzea edo antzeko beste edozein jarduera egitea guztiz debekatuta dago, Barañaingo Udalak horretarako berariazko baimenik eman ezean.

Barañaingo Udalak hartutako segurtasun-neurriak Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 32. artikuluak ezartzen dituenak dira. Alor honetan, Barañaingo Udalak antolaketa eta teknika arloko neurri egokiak hartu ditu, dagoen arriskuari egokitutako segurtasun-maila bermatzeko, kontuan izanda teknikaren egoera, ezartze-gastuak, datuen tratamenduaren nondik norakoak, eta baita pertsona fisikoen eskubideak eta askatasuna urratzeko arriskua zenbaterainokoa eta nolakoa den ere.

Nolanahi ere, Barañaingo Udalak ondorengo zeregin hauetarako behar beste bitarteko du abian:

  1. Datuak tratatzeko zerbitzu eta sistemen konfidentzialtasuna, osotasuna, eskuragarritasuna eta erresilentzia bermatzeko baliabideak.
  2. Edozein gorabehera fisiko edo tekniko gertatuz gero, datu pertsonalak berriz eskuragarri izateko baliabideak.
  3. Datu-tratamenduaren segurtasuna bermatzeko bitarteko teknikoen eta antolaketa-bitartekoen eraginkortasuna egiaztatzeko, ebaluatzeko eta balioesteko baliabideak.
  4. Beharrezkoa denean, datuak seudonimizatzeko eta zifratzeko baliabideak.

Webgune honekin edo bertan egindakoekin zerikusia duten auziak Espainiako legediaren arabera ebatziko dira, eta aldeek araubide hori onartzen dute espresuki. Webgunea erabiltzean sor litekeen auzi oro Iruñeko epaitegi eta auzitegien eskumenpekoa izanen da.

Datuen babesari buruzko gure pribatutasun jakinarazpena osorik duzu eskura hemen: https://www.auditoriobaranain.com/eu/aviso-de-privacidad/

Cookie-n gaineko informazioa honako esteka honetan duzu eskura: https://www.auditoriobaranain.com/eu/politica-de-cookies-ue/