Edinburgoko 2015eko antzerki jaialdian testu hoberenaren saria jaso zuen mitoaren eguneratze honengatik Gary Owenek, eta egungo txirotasunean barnako ibilbide bat eginarazten digu lan honetan, arazo sozioekonomikoak gure begien bistan jartzeko. Zer ondorio ekarri dizkigute azken urteotan hartu dituzten hainbat erabaki politikok? Nori eginarazten dizkiote “Europak” bertako gobernuei eskatzen dizkien ahalegin izugarri horiek? Nor ari da hori guztia larrutik ordaintzen? Zer ari gara bazterrean uzten?