Juan Motilla-k eta Noelia Diez-ek zuzentzen dute Teatro Clásico de Sevilla taldea, eta arte eszenikoetan diharduten profesional askoren eskarmentua biltzen du talde honek. Hainbat esparrutako jendea elkartu da bertan, esaterako, Antzerki Klasikoko Talde Nazionala, “La Jácara” eta “Esperpento” taldeak, Antzerki Institutua, Arte Dramatikoko Errege Eskola, Andaluziako Antzerki Zentroa eta zinema eta telebista mundua.