Múcab Dansa taldearen lan berria dugu Blowing, Toni Mira-k zuzendua. Burbujas de papel lanak lortu zuen arrakastaren ondotik, 250 emanaldi baino gehiago egin baitzituzten Espainian, Erresuma Batuan, Irlandan, Portugalen, Kolonbian eta Dominikar Errepublikan, ikusleari gozarazten segitzea du helburu talde honek.
Ikuskizun berria aretoan emateko da, edozein adinetako ikusleendako, tamaina ertainekoa, eta bi dantzarik eta musikari batek hartzen dute parte.
Bidaia ikusgarria, poetikoa eta zirraragarria, ikuslea ere partaide bihurtzen duena.