Gutako bakoitzak bide ugari du begien aurrean, baina horietako bakarra da geure baitara bilduko gaituena. Horixe da aske izatea beharbada, bide horiek guztiak hor direla ikustea eta hartu beharrekoa bakarrik urratzea. Ikuskizun honek erakutsiko digun bideak bost aldarte igaroko ditu: galtzea, bila ibiltzea, amets egitea, maitemintzea eta eraikitzea. Ibilaldiaren amaieran zerua dugu, izarra, kosmosa, izendatzerik ez dagoen hutsarte honetan murgilduta irautea. Hegazti beltz hori, uso zuri hori, ez da beldurrik haizean, ez urrundu habiatik eta egarria aseko dizuen iturrira itzuli.