RELATIVIDAD GENERAL, JUAN CARLOS ORTEGA
48 urteko bartzelonar honek badaki pertsona berezia dela, eta berezitasun hori ederki baliatzen du beste inorenaren antzik ez duen umorea lantzeko. Jendearen hizkera eta ohiko leloak bereganatzeko erraztasun izugarriko artista honek egunerokoa eta ezohikoa uztartzen dituzten istorioak asmatzen ditu, ikusleei barrea eragiteko. Etxeko guztiak irratiaren inguruan biltzen zituzten komiko haien umorearen ondorengoa da Ortegarena. Ortegaren ironia, gozagarri bezain landua, urregorria da purrustada nagusi den herrialdean.