Poppins…Lo que nunca se contó musikala taularatuko dute Estudio Danza Camino dantza-eskolako ikasleek, ekainaren 8an.
Hiru urteko harretatik hasi eta dantza-eskolako dantzari profesionaletara, garai bateko Londresera eramanen gaituzte istorio horretako pertsonaien ibileren berri emateko. Denok ezagutzen dugu Mary Poppinsen istorioa, Banks-tarren seme-alabak zaintzera iristen den haurtzain zoragarri eta magikoarena. Baina zer gertatu ote zen istorioa amaitu eta gero? Zer-nolako bizimodua izan ote zuen Maryk? Eta tximinia-garbitzaileak?
Errealitatea eta fantasia uztartzen dira emanaldi bikain honetan.
Eser zaitez, eta goza ezazu.
Emankizunaren bigarren zatian askoz ere gehiago, hip-hopa eta dantza modernoak, egun puri-purian dauden musikaletakoak.
Ikus ezazu zuzen-zuzenean!