Home » Programación » JORGE DREXLER

JORGE DREXLER

SALVAVIDAS DE HIELO

Xehetasunak

Egun: Urriak 26, ostirala.
Ordua: 20:30etan.
Aretoa: Auditorio Aretoa.

Prezioa:(+ 0,30 € sarrerako)

Iraupena: 90′

  • 25€ aldez aurretik
  • 28€ egun berean
Prezio bereziak

Gaitasun eraldatukoen eserlekuetaz jakiteko deitu 948 28 10 38 telefonora. asteartetik ostiralera 18:00etatik 20:30etara eta ikuskizun egunetan hasi baino bi ordu lehenagotik 948 28 10 38

Jorge Drexler etorriko zaigu aurtengo urrian Barañain Auditoriora, soinu-estudioan grabatu duen hamahirugarren diskoa aurkeztera, Salvavidas de Hielo, gitarra doinuetan oinarritua oso-osorik.

Hemen ditugu, azkenik, Jorge Drexlerren abesti berriak. Mexiko Hirian eta Madrilen grabatu dute diskoa, eta soinua bere osoan, ahotsak izan ezik, gitarrarekikoa da, era guztietako gitarrekikoa, eta doinu bero, erritmoz betea eta erakargarria lortu dute.

Melodiaz eta erritmoz jositako disko berritzailea egin dute, eta batez ere abesti bikainez betea. Urriaren 26an, arratseko 8,30etan, perkusio, bateria, “loops” eta sintetizadore soinu-zaparrada entzungo dugu, baina soinu horiek guztiak gitarra eta haren osagaiak joaz sortzen dituzte: gitarraren hariak, zurezko kutxa, banjoaren larrua, “dobro”-aren, gitarra durunditzailearen, metalezko zatia.

Jorgeren mundualdia erritmoz eta poesiaz zipriztindua dago, cumbiaz eta tangoz, “candombe”-z eta “zamba”-z, jazzez, rockez eta bossa novaz, Brasilgo herri musikaz eta Karibeko saltsaz, eta baita rapez eta musika elektronikoz ere. Jorgek musika-sormen izugarria ez ezik, indar poetiko nabarmena ere badu, eta horregatik da gaztelaniazko abestigile hoberenetako bat eta brasildarrek maiteen duten musikagileetako bat.

JORGE DREXLER
SALVAVIDAS DE HIELO

KORUA/AKTOREAK: Batxilergoko 1. mailako “Proyecto de música”ko ikasleak. B.H.I. Barañáin.

ANTZERKI, MUSIKA ZUZENDARITZA, ERREJIDURIA: Mª Arizaleta, Noemí Buñuales eta Iñaki Amézqueta.

GIDOIA: Raquel Iriarte y Leire González.

ANTZEZLEA: Leire González.

KARTELA ESKU PROGRAMA: Ikasleak.

PROIEKZIOAK:  Ikasleak.

ESZENOGRFIA/ATREZZO: Ikasleak.

JANTZIAK/ILE-APAINKETA/MAKILLAJEA: Ikasleak.

KOREOGRAFIAK:  N. Buñuales eta I. Amézqueta.

SOINUA: Ikasleak.

 

Iraupena: 90’.

Agenda

Ikusgai