JORGE DREXLER
SALVAVIDAS DE HIELO

Xehetasunak
Egun: Urriak 26, ostirala.
Ordua: 20:30etan.
Aretoa: Auditorio Aretoa.
Prezioa:(+ 0,30 € sarrerako)
Iraupena: 90′
- 25€ aldez aurretik
- 28€ egun berean
Jorge Drexler etorriko zaigu aurtengo urrian Barañain Auditoriora, soinu-estudioan grabatu duen hamahirugarren diskoa aurkeztera, Salvavidas de Hielo, gitarra doinuetan oinarritua oso-osorik.
Hemen ditugu, azkenik, Jorge Drexlerren abesti berriak. Mexiko Hirian eta Madrilen grabatu dute diskoa, eta soinua bere osoan, ahotsak izan ezik, gitarrarekikoa da, era guztietako gitarrekikoa, eta doinu bero, erritmoz betea eta erakargarria lortu dute.
Melodiaz eta erritmoz jositako disko berritzailea egin dute, eta batez ere abesti bikainez betea. Urriaren 26an, arratseko 8,30etan, perkusio, bateria, “loops” eta sintetizadore soinu-zaparrada entzungo dugu, baina soinu horiek guztiak gitarra eta haren osagaiak joaz sortzen dituzte: gitarraren hariak, zurezko kutxa, banjoaren larrua, “dobro”-aren, gitarra durunditzailearen, metalezko zatia.
Jorgeren mundualdia erritmoz eta poesiaz zipriztindua dago, cumbiaz eta tangoz, “candombe”-z eta “zamba”-z, jazzez, rockez eta bossa novaz, Brasilgo herri musikaz eta Karibeko saltsaz, eta baita rapez eta musika elektronikoz ere. Jorgek musika-sormen izugarria ez ezik, indar poetiko nabarmena ere badu, eta horregatik da gaztelaniazko abestigile hoberenetako bat eta brasildarrek maiteen duten musikagileetako bat.
JORGE DREXLER
SALVAVIDAS DE HIELO
KORUA/AKTOREAK: Batxilergoko 1. mailako “Proyecto de música”ko ikasleak. B.H.I. Barañáin.
ANTZERKI, MUSIKA ZUZENDARITZA, ERREJIDURIA: Mª Arizaleta, Noemí Buñuales eta Iñaki Amézqueta.
GIDOIA: Raquel Iriarte y Leire González.
ANTZEZLEA: Leire González.
KARTELA ESKU PROGRAMA: Ikasleak.
PROIEKZIOAK: Ikasleak.
ESZENOGRFIA/ATREZZO: Ikasleak.
JANTZIAK/ILE-APAINKETA/MAKILLAJEA: Ikasleak.
KOREOGRAFIAK: N. Buñuales eta I. Amézqueta.
SOINUA: Ikasleak.
Iraupena: 90’.