Jorge Drexler etorriko zaigu aurtengo urrian Barañain Auditoriora, soinu-estudioan grabatu duen hamahirugarren diskoa aurkeztera, Salvavidas de Hielo, gitarra doinuetan oinarritua oso-osorik.
Hemen ditugu, azkenik, Jorge Drexlerren abesti berriak. Mexiko Hirian eta Madrilen grabatu dute diskoa, eta soinua bere osoan, ahotsak izan ezik, gitarrarekikoa da, era guztietako gitarrekikoa, eta doinu bero, erritmoz betea eta erakargarria lortu dute.