Berlinen bizi den koreografo portugaldar bat dugu. EPAOE/Chapitó – Profesional School of Performing Arts and Crafts-en lortu zuen gradua 2010. urtean, dantza garaikidean eta aireko akrobazietan espezializatua dagoen eskola horretan, hain zuzen. Urte horretan bertan Portugalgo Dantza Garaikideko Taldean jardun zuen lanean, Erresuma Batura ikastera eta bere kasako performer gisa lan egitera joan aurretik. Han Northerm School of Contemporany Dance-en eta National Centre for Circus Arts and the Actors Temple-n ikasi zuen. 2015. urtean Berlinera joan zen bizitzera eta bere lanak sortzen hasi zen. Ordutik hona, honako lan hauek ondu ditu: Before I GO, 2015ean; Eternal Return, 2016an, eta While the Others Go Wild, 2017an.
Joao Cidade
2018 June 12, Tuesday
Cidadek nola egiten duen lan ikusiko dute lantegi honetan parte hartzen dutenek, eta Joaoren aurreko zenbait lanetako jarduna aztertuko dute. Lan-saio bakoitzaren amaieran, While the Others Go Wild lanerako sortu zituen koreografia-jarraibideak irakatsiko dizkie parte-hartzaileei. Edonork har balezake ere parte saio hauetan, sasoi betean daudenendako dira batez ere.
Zer egunetan: 2018ko abuztuaren 1etik 3a arte.
Zer ordutan: Goizeko 10,30etatik eguerdiko 12,30ak arte.
Non: Barañain auditorioan.
Norendako: Dantzan eta mugimenduari lotutako arteetan interesa dutenendako.
Prezioa: 60€
Lan-saioez gain, jardunaldi artistikoa ere egingo du Joaok, berak hautatutako zenbait lagunekin. Uztailaren 31n, Barañain auditorioan goizeko 10,30etan egingo den entzunaldi/lan-saioan aukeratuko ditu artistak lagun horiek.
Jardunaldi horren emaitza ikusgai izango da Harresien Jaialdian.
Florentziara joanen zaigu koreografo hau uztailean, 4 asteko jardunaldi artistiko bat egitera, sortze-prozesu bat hastera, Open Florence jaialdian parte hartuko duten zenbait artistarekin batean.
Zer egunetan: abuztuaren 1etik 11 arte.