Histoire d’une seconde

Les Vikings (Sara Olmo eta Victor Launay) ‘Histoire d’une seconde’ Barañain Auditorio-Periferian estreinatuko dute, Dantzaz-ekiko koekoizpen bat

2017 January 23, Monday
  • Les Vikings, Sara Olmo eta Victor Launay osatutako koreografoen bikote belgiarra, koreografia bat proposatzen dute elkarrizketa bati mugimendua jartzeko, eta bertan, ixiluneak, erantzunak, desioak eta zalantzak taularatzen dituzte.
  • Sormenaren estreinaldi osoa, Dantzaz-en dantzariek parte hartzen dutela, Nafarroako Barañain Auditorioan izango da asteazken honetan, 20:00etan. Sarrera dohan izango da, antzokia bete arte.
  • Dantzaz-ek, dantza konpainia izateaz gain, Nazioarteko Sormen Koreografikorako Zentrua da, dantzaren balore berriei lekua egiteko, eta  urtero aukera ematen die sei nazioarteko sortzaileei, eta beste sei bertako sortzaileei ere bai.

Les Vikings, Bruselan bizi den bikoteak, Errenterian kokaturik dagoen Dantzaz, Gipuzkoako dantza konpainiaren Nazioarteko Sormen Koreografikorako Zentrurako 2017an sortzen den lehenengo sormena sinatzen du.  ‘Histoire d’une seconde’, sormenaren izenburua, Dantzaz-en 2017ko egonaldi artistikoen programan partehartzearen emaitza da, 2015ean Frantziako Sens-eko Concours Choreographique Jeunes Compagnies ‘Les Synodales’-en “Dantza Saria” irabazi eta gero. Sari hau, Malandain-Biarritz Zentro Koreografikoa eta Dantzaz-en artean bultzatutakoa da. Estreinaldi osoa, Amestoy Trio-ren musikarekin, hurrengo asteazkenean, urtarrilaren 25ean izango da Nafarroako Barañain Auditorioan, bere Periferia-Nafarroako Dantzagunearen egitasmoen ildoan, kasu honetan piezaren alzado teknikoarekin lagunduz, koekoisle bezala agertzeko. Sarrera dohainik izango da, antzokia bete arte. Aldez aurretik, aurkezpen bat egingo da, eta bukaeran publikoarekiko elkarrizketa bat egingo da.

‘Histoire d’une seconde’, 15 minutuko pieza honetan, Dantzaz-eko dantzariek hartzen dute parte, eta horretarako Les Vikings-ek haiekin izan dira lanean bi astez.

2013tik bikote artistikoa diren Olmo eta Launay-k normalean lan literarioetan oinarritu ohi dituzte haien aurreko lanak, baina honetan ezberdina izango da. Aurretik, Federico García Lorca, Ernest Hemingway edo José Saramago haien inspirazioa izan dira. Baina  ‘Histoire d’une seconde’ honetan elkarrizketa bat mugimenduan jarri nahi izan dute. Beraz, sormenean  agertzen dira erantzuna baino lehenagoko ixiltasuna, oraindik ezer esan ez denean,  ideiak, desioak, zalantzak…, guztiak hitzen formarekin atera nahian dabiltza. 

Dantzaz-en Nazioarteko Sormen Koreografikorako Zentrua, dantzaren balore berrientzako abiapuntua.

2006an sortua, Dantzaz dantzaren balore berrientzako abiapuntua da. Helburua gorpuzten dute egonaldi artistikoen programa batekin, eta bertan, urtero biltzen dituzte sei nazioarteko sortzaileak eta sei euskalerriko sortzaileak.

Nazioartean oso ezagunak diren koreografoak eta nazioarteko eta bertako dantzaren balore berriak gonbidatzen dituzte urtero Dantzazentzako ekoizpen laburrak sortzeko. Bakarrik 2013 eta 2015 artean, konpainiak 66 sormenak egin zituen, bere ahalmena erakutsiz.

Les Vikings izan eta gero, Nazioarteko Sormen Koreografikorako Zentrutik pasako dira hainbat koreografoak, Europa osoan oso ezagunak diren dantza-etxe ezberdinetatik ailegaturik:  Korzo (Holanda), Dancebase (Bretaina Handia), eta Piemonte dal Vivo (Italia), eta koreografoak hauexek izango dira:  Itzik Galili, Janis Claxton, Wubkje Kuindersma eta Daniele Ninarello.

Bere sorreratik, Dantzaz-ek, mugimenduaren arteetan aitzindaria, nazioarteko proiektuak eraikitzen ditu, erreferentziazko kideak izanez: Frantziako Concours Choreographique Jeunes Compagnies ‘Les Synodales-Sens’ (Frantzia), edo Internationales Solo Tanz Theater Festival (Stuttgart-Alemania), besteak beste.