Home » Programación » CONCIERTO CORO GÓSPEL LIVING WATER

CONCIERTO CORO GÓSPEL LIVING WATER

EL GÓSPEL ESTÁ DE VUELTA
CORO GÓSPEL LIVING WATER

XEHETASUNAK

EGUNA:  Maiatzak 15, igandea.
ORDUA: 19:00
ARETOA: Auditorio.

GOMENDATUTAKO ADINA: ikusle guztientzako.

IRAUPENA: 90′

PREZIOA: (+ 0,30 € sarrerako)

  • Sarrera 12,90€

Sarrerak telefonoz erostea:

Gaitasun eraldatukoen eserlekuetaz jakiteko deitu 948 28 10 38 telefonora. asteartetik ostiralera 18:00etatik 20:30etara eta ikuskizun egunetan hasi baino bi ordu lehenagotik 948 28 10 38

Maiatzaren 15ean iritsiko da Iruñera gospelzaleok gehien irrikatzen dugun ikuskizuna: Gospel Living Water. Lehenengoz ikusi ahal izanen ditugu zuzenean Iruñean. 5 musikari, 30 abeslari eta joan den mendeko eta mende honetako gospel-kantarik ederrenak biltzen dituen errepertorioa.

Susana Fernandezen eta Samuel Lopezen zuzendaritzapean, abesbatza madrildar honek mundu osoa astindu duen itxaropenez eta askatasunez betetako kontakizun batean murgilaraziko ditu Iruñeko ikusleak. Gospelaren izar handien abestiak entzun ahal izanen ditugu, Thomas Dorseyrenak, Mahalia Jacksonenak eta The Edwin Hawkins Singersenak, besteak beste, Living Water taldearen ezaugarririk behinena diren koreografia bikainek lagunduta.

CONCIERTO CORO GÓSPEL LIVING WATER
EL GÓSPEL ESTÁ DE VUELTA
CORO GÓSPEL LIVING WATER

Gospel garbi-garbia egiten du Living Water taldeak, eta ikuslea hunkitu ez ezik, haren musika ikuspegia ere zabaldu egiten du, soinuaren bidezko katarsi honetan. Livin Waterrek gospel Espainian denen eskura jarri nahi du, genero horretako kanta guztiek hedatzen duten itxaropenezko mezu suharrak bazter guztiak zipriztindu ditzan. Afroamerikarren musika ondarea eta izpiritua iraunarazi nahi du taldeak, musika horren ezaugarriei eta mezuari zorrotz eutsita. Hala ere, hori ez da gaur egungo gospel musikan sortu diren joera berriak baztertzeko aitzakia, ikusleei zuzen-zuzen helarazten baitizkiete egun eliza afroamerikarretan eta hainbat tokitako irrati komertzialetan entzun daitekeen gospela. 2007. urtetik, Espainian eta Erresuma Batuan barna ibili da LW, eta musika emanaldi soilaz gain, bizipen espirituala ere eskaini die ikusle guztiei.

Iraupena: 90