Home » Programación » EL FLAUTISTA DE HAMELIN

EL FLAUTISTA DE HAMELIN

Xehetasunak

Eguna:  abenduak 29, larunbata.
Ordua: 18:00
Aretoa: Auditorio Aretoa.

Prezioa: (+ 0,30 € sarrerako)

  • 8€ < 14 urte
  • 10€ helduak
Prezio beriak

Gaitasun eraldatukoen eserlekuetaz jakiteko deitu 948 28 10 38 telefonora. asteartetik ostiralera 18:00etatik 20:30etara eta ikuskizun egunetan hasi baino bi ordu lehenagotik 948 28 10 38

Aurten, Nafarroako Ganbera Operak, Atena Fundazioarekin eta Iruñeko Ganbera abesbatzarekin lankidetzan, nafar publikoarekin eguberrietako  hitzordua  Barañaingo  Auditorioan du ”El flautista de Hamelin” obrarekin.

Istorioak, Grimm anaiek idatzitako kondairan oinarritutakoa, publikoa Hamelingo herrira eramanen ditu, arratoi izurrite batek ezustean harrapatzen duen herria. Berekoikeriaz, magiaz, mendekuaz, damuaz eta barkamenaz mintzatzen den emankizun atsegina da, publiko guztiendako, momentu batzuetan komikoa eta beti ikusleengandik hurbil dagoena.

“El Flautista de Hamelin” jatorrian 2008. urteko abenduan Nafarroako Kamera Operak estreinatutako obra da. Ordutik, bere bertsio ezberdinetan, espazio eszeniko handietan barna ibili da, besteak beste, Bilboko Arriaga Antzokian edo Baluarte auditorioan, publikoaren eta kritikaren arrakasta handiarekin.  Barañainera heltzen dena une askotan publikoa harrituko duen ganberako bertsio guztiz berritua da. Ez gelditu sarrerarik gabe!

EL FLAUTISTA DE HAMELIN

Flautista (Barítono): Txema Lacunza

Arratoi haundia: Alfonso García Noáin

Alkatea ( Sopranoa): Itxaso Moriones

Luccin (Sopranoa): María Lacunza

Jonás: Carlos Crooke

Bartabás: Juan Gallego.

Arratoi abesbatza

Herri abesbatza

Herriko haur abesbatza