Home » Programación » EL REY LEÓN EL TRIBUTO

EL REY LEÓN EL TRIBUTO

DE SIMBA A KIARA
ONBEAT

XEHETASUNAK

EGUNA:  martxoa 24, igandea.
ORDUA: 17:00
ARETOA: Auditorio Aretoa.

GOMENDATUTAKO ADINA: publiko guztientzat.

IRAUPENA: 80′

PREZIOA: (+ 0,30 € sarrerako)

  • Aldez aurretik 15€
  • Egun berean 17€
Prezio bereziak

Gaitasun eraldatukoen eserlekuetaz jakiteko deitu 948 28 10 38 telefonora. asteartetik ostiralera 18:00etatik 20:30etara eta ikuskizun egunetan hasi baino bi ordu lehenagotik 948 28 10 38

Badira film eta abesti gogoangarriak, eta El Rey Leon horietako bat da inolako zalantzarik gabe. Horregatik, lan horretako kantak estatu espainiar osoan barna ari gara jendearen eskura jartzen El Rey Leon. El Tributo emanaldiaren bidez, Onbeat taldearen eskutik. Talde horrek Madrilgo Gran Viako antzokietan zenbait ikuskizun eman ditu, arrakasta handiz.

Oraingo honetan dakarkiguten ikuskizunaren osagaiak honako hauek dira: ikuslearekiko eragin-trukea, ahots zoragarriak zuzenean, eszenografia bikaina eta koreografia erakargarria.

El Rey Leon laneko doinu guztiak izanen ditugu entzungai, horietako batzuk inguru hauetan jendaurrean inork inoiz abestu ez dituenak. Ikuskizun paregabea da, aurkezle lana egiten duten bi zeremonia maisuk bideratua, eta lau abeslarik eta lau dantzarik ez ezik, hiru metroko jirafa batek ere hartzen du parte bertan.

El Rey Leon lanari Espainian egin zaion omenaldirik hoberenentzat jotzen da ikuskizun hau.

EL REY LEÓN EL TRIBUTO
DE SIMBA A KIARA
ONBEAT

Dilla: Rafa Chaves, Robert Nilen
Flo: Fátima Padial, Natalia Pascual
Simba: Fran Ortiz, Jesús Pérez
Nala: Ángeles Vela, María Badel, Keisy Lee
Scar: María Badel, Arantxa Albiach
Girafa: Álvaro López,
Bailarinas: Estefanía Pérez, Carmen Vargas, Elena Rueda, Rocío Santos, Cristina Sánchez
Dirección, guión y producción: Antonio Martín Regueira

Iraupena: 80