LO ESENCIAL
Xehetasunak
Egun: Azaroak 11, igandea.
Ordua: 19:00.
Aretoa: Auditorio Aretoa.
Prezioa:(+ 0,30 € sarrerako)
- Aldez aurretik besaulkia 12€, palkoan 10€
- Egun berean besaulkia 14€, palkoan 12€
Iraupena: 60′
Funtsa. Muina. Mamia. Horretan datza zerbaiten izaera. Lañoki egindako ikuskizuna, handinahikeriarik gabea, kontzeptuen uztarririk gabe eta sentitzen dugun flamenkoa erakusteko askatasun osoz. Ibilbide ederra osatzen dute: “cantiña”-k, “martinete”-ak, tangoak, “abandonao”-ak, “tiento”-ak eta “malagueña”-k. Gune txikietarako asmatutako ikuskizuna. Antzoki handiek flamenkoaren berezko handitasuna areagotu egiten baitute, baina areto txikietan bestelako ñabardurak hauteman litezke, biziagotu egiten da, ia-ia ukitu egin liteke xala edo jantziaren isatsa mugiarazten dituen airea, abesten duenaren hatsa sentitu, begiradez ohartu, artistek nola hartzen duten elkar konturatu, eta, kasu honetan, elkar miresteaz gain, artistek zenbateraino maite duten elkar ikusi, eta baliteke hori izatea lan honetan garrantzitsuena, funtsezkoena, lan honen benetako muina. “Cante”-a, gitarra eta dantza.
LO ESENCIAL
ISABEL BAYÓN COMPAÑÍA FLAMENCA
Koreografia: Isabel Bayón
Kitarra: Jesús Torres
Abeslariak: Miguel Ortega, y Miguel Ángel Soto “Londro”
Duración: 60‘