MI VIDA ES UN SHOW
XEHETASUNAK
EGUNA: 2024ko azaroaren 8an, ostirala.
ORDUA: 20:00
ARETOA: Auditorio.
GOMENDATUTAKO ADINA: Ikusle guztiendako egokia.
IRAUPENA: 100′
PREZIOA: (+ 0,30 € sarrerako)
- 22€
Txarteldegiaren Ordutegia
- Asteazkenetik ostiralera:
18:30etatik 20:30etara - taquilla@auditoriobaranain.com
- Ikuskizun eguna:
Ikuskizunak hasi baino bi ordu lehenago. - Uztaila eta Abuztua itxita.
Jose Antonio Abellanek bere egiten du zapaltzen duen agertoki bakoitza, bertaratutakoak protagonista bilakatu eta haien burmuina abiada bizian ibili dadin. Horretarako, bere argazki bilduma irekitzen du, bere artxiboa, eta batez ere bere bihotza, eta ikusleak berehalakoan entzule izatetik telebistan eta irratian gailendu zen Ávilako herri bateko mutil baten historia txundigarri, harrigarri eta hunkigarriaren protagonista izatera igarotzen dira.
MI VIDA ES UN SHOW
Jose Antonio Abellanek ez zion sekula irratigintzari utzi, batera eta bestera ibiltzeari utzi bazion ere.
Urte luzez Espainia guztian ibili zen La Jungla irratsaioa egiten zuten lankideekin batera, eta show ikusgarri bilakatu zuen irratsaioak zezen-plazak eta kiroldegiak betetzen zituen.
Orain, agertokietara itzuli da, antzokietakoetara hain zuzen ere, egunero-egunero itzul dadila eskatzen dioten entzuleen nahia betetzeko. “Mi vida es un show” (“Nire bizitza show bat da”) izeneko ikuskizuna dakarkigu, eta bertan esatari gisa egin duen ibilbidearen berri ematen digu, herrialde honetako gorabeheren lekuko ere izan den esatariak.
Iraupena: 100‘