PEQUEÑA-TXIKI
Antolatzailea: Barañaingo Udaleko Kultur Etxea
XEHETASUNAK
EGUNA: 2024ko abenduaren 27a, ostirala.
ORDUA: 12:00 (euskarazkoak) eta 18:00 (gaztelaniazkoak).
ARETOA: Auditorio.
GOMENDATUTAKO ADINA: 4 urtez goitikoendako egokia.
IRAUPENA: 70′ (euskarazkoak), 60′ (gaztelaniazkoak)
PREZIOA: (+ 0,30 € sarrerako)
- 5 € (4 sarrera gehienez eta ahal dela haurrendako)
- Erroldatuek, leihatilan abenduaren 11tik 13ra, 15:00-20:30, NAN edo agiri baliokidea erakutsita.
- Publiko orok abenduaren 14tik aurrera Auditorioko webgunean edo https://eu.patronbase.com/_AuditorioBaranain/Productions
Txarteldegiaren Ordutegia
- Asteazkenetik ostiralera:
18:30etatik 20:30etara - taquilla@auditoriobaranain.com
- Ikuskizun eguna:
Ikuskizunak hasi baino bi ordu lehenago. - Uztaila eta Abuztua itxita.
Mayak bere buruarenganako konfiantza galdu du azkenaldian: lagunek ez dute estimatzen, ikastetxez aldatzeari dion beldurrak sorgortu egiten du, etxekoek ez diote beren kezken berri ematen. Besteak bezain indartsua ez dela uste du, eta txiki ikusten du bere burua. Izan ere, Maya etxe zahar bateko hormen artean bizi diren txikitxoen ezkutuko mundu bateko biztanle txiki bat da! Txikia izanen ez da, bada!
Hori aski ez eta bere mundua arriskuan dela ohartuko da. Indarberritzeko eta ekiteko garaia da. Txikia izanagatik, Maya ahaltsua ere badela erakusteko garaia da.
Txikitxoen mundu bat agertoki gainean. Abentura bat. Musikal handi bat. Lorpen handiak eskuratzen dituzten pertsona txiki batzuen gaineko kontakizuna.
PEQUEÑA-TXIKI
Antolatzailea: Barañaingo Udaleko Kultur Etxea
Dramaturgia, zuzendaritza eta musika-konposizioa: Adriana Olmedo
Musika ekoizpena: Javier Aramendia
Euskaratze-lana: Maitane Pérez
Gune eszenikoaren diseinua: Patxi Larrea
Eraikitze eszenografikoa: Javi Trapero
Argiztatze-diseinua: Patricio Rother
Jantziak: Azucena Rico
Ikus-entzunezkoak: Ignacio Olivera
Gaztelaniazko emanaldiko aktoreak: Aintzane Baleztena, Nerea Bonito, Garazi San Martín, Txetxu Collado eta Pablo Cañete.
Euskarazko emanaldiko aktoreak: Aintzane Baleztena, Jaione Urtasun, Garazi San Martín, Txetxu Collado eta Xabier Flamarique.
Iraupena: 70′ (euskarazkoak), 60′ (gaztelaniazkoak)
Agenda
Ikusgai
Abe
Ots
Abe