TESOROS ``Legado lírico navarro``
Convenio: Ayuntamiento de Barañáin y Fundación Baluarte

XEHETASUNAK
EGUNA: 2026ko ekainak 18, osteguna.
ORDUA: 19:30
ARETOA: Auditorio.
GOMENDATUTAKO ADINA: Publiko guztiak.
IRAUPENA: 180′
PREZIOA: (+ 0,30 € sarrerako)
- 10€
- 2 urtetik beherakoek sarrera ordaindu behar dute.
TXARTELDEGIAREN ORDUTEGIA:
- Asteazkena: 10:00etatik 12:00etara
- Osteguna eta ostirala: 18:30etik 20:30etara
- Ikuskizun eguna:
Ikuskizunak hasi baino bi ordu lehenago. - Uztaila eta Abuztua itxita.
- taquilla@auditoriobaranain.com
ANFAS elkartearendako dohaintzak: desgaitasun intelektual edo garapen nahasmenduren bat dutenen eta haien familien aldeko elkarte nafarra.
Nafarroaren izaera biltzen duen kontzertu gogoangarria
Musika, tradizioa eta emozioa uztartuko dituen emanaldi berezi bat izanen dugu ikusgai Barañain auditorioan.
100 artistak baino gehiagok osatutako izen handiko bi orkestrak, abesbatza handi batek eta hainbat bakarlarik bat eginen dute, Nafarroaren musika ondare aparta nabarmentzeko, ikuskizun berezi honetan.
Nafarroa sor-markako benetako musika-egitaraua gozatuko du ikusleak, oso ezagunak diren piezak eta gure konpositore nafar bikainen jendaurrean inoiz jo izan ez diren edo oso gutxitan eman diren lanak elkartzen dituena. Egile hauen lanak entzunen ditugu: Agustin Perez Soriano (Valtierra), Apolinar Brull (San Martin Unx), Joaquin Gaztanbide (Tutera) eta, jakina, Emilio Arrieta handia (Gares).
Gure sustraietan oinarritutako eta energiaz eta emozioz betetako musika emanaldia, egungo ikusleari zarzuela eta musika nafarra beren gorenean helaraziko dizkiona, taularatze ikusgarriak lagunduta, zuzenekoetan gutxitan entzun litekeen errepertorio bikain baten bidez.
Emanaldiak, gainera, esanahi berezia izanen du:
Biltzen den dirua ANFAS elkartearendako izanen da, Nafarroako Kutxaren Gizarte Ekintzaren babesari esker, kultura eta gizartearekiko konpromisoa bateratuta, kultura elkarri laguntzeko bide ere badela erakusten duen emanaldi honetan.
Kontzertuan, bestalde, bere ibilbide txalogarriagatik eta musika korala ezagutarazteko egindako lanarengatik saria jaso berri duen Barañain Abesbatzari omenaldi txiki bat eginen zaio, koral horri diogun maitasunaren eta merezi duen aitortzaren erakusgarri.
Gure musika, gure kultura eta gizartearekin dugun konpromisoa aldarrikatzeko eta nekez ahanzteko gaua.
TESOROS ``Legado lírico navarro``
Convenio: Ayuntamiento de Barañáin y Fundación Baluarte
Sinfonia Navarra
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
AGAO (Gayarre Operaren Lagun Elkartea)
Jose Luis Sola (tenor)
Raquel Fernández (soprano)
Luis San Martín (aurkeslea)
Iraupena: 90‘













