Home » Programación » TONI BRIGHT, magia de la mente: Creer es Poder

TONI BRIGHT, magia de la mente: Creer es Poder

Antolatzailea: Barañaingo Udaleko Kultur Etxea

XEHETASUNAK

EGUNA: 2026ko abenduaren 26a, larunbata.
ORDUA: 18:00
ARETOA: Auditorio.

GOMENDATUTAKO ADINA: 7 urtetik aurrera.

IRAUPENA: 70′

PREZIOA: (+ 0,30 € sarrerako)

  • Erroldatutako pertsonak: 6 €
  • Erroldatu gabeko pertsonak: 8 €

2 urtetik beherakoek sarrera ordaindu behar dute.

Aurrez aurreko leihatilan erroldatuta daudenek, azaroaren 4tik 6ra, ohiko leihatilako ordutegian, NANa edo hori egiaztatzen duen agiria aurkeztuta. Sarreraren prezioa: 6 euro.

  • Asteazkenetan, 10:00etatik 12:00etara
  • Ostegun eta ostiraletan 18:30etatik 20:30etara

Publiko guztientzat, azaroaren 9tik aurrera. Sarreren prezioa: 6 euro erroldatutako pertsonentzat eta 8 euro erroldatu gabeentzat Auditorioaren webgunean, leihatilako ordutegi eta egunetan, edo esteka honetan.

TXARTELDEGIAREN ORDUTEGIA:

  • Asteazkena: 10:00etatik 12:00etara
  • Osteguna eta ostirala: 18:30etik 20:30etara
  • Ikuskizun eguna:
    Ikuskizunak hasi baino bi ordu lehenago.
  • Uztaila eta Abuztua itxita.
  • taquilla@auditoriobaranain.com

Txarteldegiko kontsultak egiteko, orokorrean, eta mugikortasun urriko eserlekuak libre dauden galdetzeko:
948 28 10 38 telefonora deitu, asteazkenetan 10:00etatik 12:00etara, eta ostegunetan eta ostiralean 18:30etik 20:30era; eta, ikuskizuna hasi baino 2 ordu lehenago.

TVE: ESPAINIAKO MENTALISTA OSPETSUENETAKO BAT
EL MUNDO: ASKOREN USTEZ; ESPAINIAKO MENTALISTARIK ONENA
AS: ESPAINIAKO AZTIRIK ONENETAKO BAT

Antzokirik onenetan izan ondoren, hemen da, azkenik, Toni Bright arratsalde magiko eta harrigarrienean! Hedabide handiek, kritikari profesionalek eta ikusleek goretsia eta txalotua, Toni Brightek, adimen-magorik hoberenetako eta famatuenetako batek, bere ikuskizun zirraragarria dakarkigu: Creer es poder. Etxeko guztiek parte-hartzeko moduko emanaldia, umeei helduei adina gozaraziko diena eta pertsona nagusiek umeen begiez ikusiko dutena.

Loteria asma liteke? Adimenaren indar hutsez sardexkak okertu? Besteren pentsamendua igarri? Hori guztia eta gehiago Creer es poder ikuskizunean.
ZATOZ, URTEKO SHOWRIK IKUSGARRIENERA. AHOA BETE HORTZ UTZIKO ZAITU. NEKEZ AHAZTUKO ZAIZU!

TONI BRIGHT, magia de la mente: Creer es Poder
Antolatzailea: Barañaingo Udaleko Kultur Etxea

EGILEA ETA ANTZEZLEA:
– Jatorrizko ideia eta zuzendaritza: Toni Bright
– Ilusio eta efektu psikologikoen diseinua: Toni Bright
– Gidoia eta dramaturgia: Toni Bright
-Antzezlea: Toni Bright

DISEINUA ETA ESZENARATZEA:
-Girotze-soinua eta musika aukeraketa: Toni Bright
-Argiztatzea planifikatzea: Toni Bright
-Eszenografia eta jantziak: Toni Bright

EKOIZPENA ETA GESTIOA:
-Ekoizpen exekutiboa: Toni Bright

Iraupena: 70‘