ZUMIRIKI
Urpean gelditu den irla bat. Zazpi makalen adaburuak ur azalean. Etxola bat ibaiertzean. Denboraz harago filmatzearen abentura, haurtzaroaren alderdirik basaenean barna.
XEHETASUNAK
EGUNA: urriak 19, asteartea.
ORDUA: 16:30
ARETOA: Auditorio Aretoa.
GOMENDATUTAKO ADINA: ikusle guztientzako
IRAUPENA: 122′
PREZIOA: DOAN (TXARTEL DOAN)
Zurezko etxola bat eginen du Oskar Alegriak, Arga ibaiaren zokorik gordeenean, Nafarroan, umetan jostaleku zuen eta egun, urtegi bat egitean, urpean gelditu den irla batetik hurbil. Zuhaitz batzuek bakarrik diraute zutik bertan, jostailu hautsi baten mastak balira bezala.
Zumiriki—ibaiko uhartea esan nahi duen euskal hitz zaharra— hondoratze bat da oroimenean, lau hilabeteko egonaldia, baso batean, bakar-bakarrik, bi oilo, baratze txiki bat eta 11:36:23etan betiko gelditu den erloju bat lagun bakartzat hartuta. Ganbera ilun bat dirudien gordeleku bat, hitzak eta irudiak desagertu baino lehen jasotzen dituena.
2019: Veneziako zinemaldia: Orizzonti saila
2019: Feroz sariak: dokumentalik onenaren sarirako hautatua
Oskar Alegriak berak aurkeztuko du filma, eta parte hartuko du proiekzio ondorengo solasaldian.
ZUMIRIKI
Urpean gelditu den irla bat. Zazpi makalen adaburuak ur azalean. Etxola bat ibaiertzean. Denboraz harago filmatzearen abentura, haurtzaroaren alderdirik basaenean barna.
Zumiriki (Espainia, 2019)
- Zuzendaria, gidoigilea eta argazkilaria: Oskar Alegria
- Dokumentala
- Hizkuntza: euskarazko eta gaztelaniazko jatorrizko bertsioa, gaztelaniazko azpitituluduna.
Iraupena: 122‘