Roberto Magro

2018 June 13, Wednesday

Artista, antzerkigilea, pedagogoa eta zirku zuzendaria dugu Roberto Magro. Bere taldea du, Rital Brocante izenekoa. Turin-go Flic zirku-eskola zuzendu zuen 2005etik 2011ra bitartean. Pedagogo lana eta zuzendaritza artistikoa uztartzen ditu. Brocante festibalaren akuilatzailea da, eta artista gazteak eta izen handikoak elkartzen ditu jaialdi horretan. La Central del Circ gunearen zuzendaritza artistikoa hartu zuen bere gain 2013an. Geroago, hara eta hona ibiltzen hasi zen berriz ere, eta sortze-lanari eta pedagogiari heldu zien. Europan eta Latinoamerikan dauden sormena lantzeko hainbat eskola eta gunetan lan-saioak gidatzen ditu.

Zirkua eta dantza, antzezpena eta metafora, dantza eta zirku garaikidea sortzeko gaitasuna lantzeko metodo bat.

Zenbait jarduera eta ariketa eszenikoren bitartez, presentzia eszenikoa ardazten duten hainbat faktore aztertzen dira (erritmoa, espazioa, lerro fisikoak, mailak, dimentsioak eta ehundura), eta ideia edo kontzeptu batetik abiatuta lan eszeniko bat nola osatzen den ikusi.

Zirkua eta dantza hizkuntzatzat hartuta, ekintza garatzen da, eta metafora baten ulertze dramatikoa eta horrek eszenako mugimenduarekin duen lotura eraikitzen dira. Metodologia garrantzitsua da, sortze-idazkeraren bidez hizkera berria lortzeko. Sormena erabilita, irudimena erabilita, ideien berri emateko modu bakarra aurki daiteke. Errealitatea poesiara ekartzea eta ikuslearekiko irudimenezko zubi semantikoa sortzea da helburu nagusia. Lantegi honetan, idazkera eszenikoa lortzeko osagai funtsezkoak erabiltzen saiatzen da Roberto Magro, eta, horretarako, hizkuntza fisikoaren inguruko narrazioaren ildoak aztertzen dira, bakarka eta taldean.

Lantegi hau, azken batean, keinu sortzailea errealitatearen, sentiberatasunaren eta sormenaren arteko lokarri gertatzeko ikerketa bat da.

Zer egunetan: abuztuaren 7tik 10a arte.

Zer ordutan: goizeko 10etatik arratsaldeko 2ak arte.

Tokia: Barañain auditorioa

Prezioa: 100€

Inskripzioa: Danzad Malditos

*Bi lantegiak egiten dituenak, 140€