Gardentasun atari honen bidez herritar ororen eskura jarri nahi da Barañain Auditorioa fundazioaren gaineko informazioa: fundazioa zer den, haren jarduera zein den, nola dagoen antolatuta eta nola kudeatzen den, alor ekonomikoari eta finantzarioari dagokionez.

Nafarroako Gobernuarekin adostu dituen hiru ardatzen bidez (dantza, gizarte-integrazioa eta haur eta gazteendako programak), arte eszenikoetako gune ireki bat izan nahi du Barañain auditorioak, arte horiek garatzea xede duena, ez bakarrik programatzen dituen emankizunen bitartez arte eszenikoak ezagutzera emateko, baita norbanakoa eta gizartea kulturalki aberasteko ere. Horretarako, bereziki saiatuko da dantza eta arte eszenikoak hezkuntzarako eta gizarte inklusiorako tresna gisa lantzen.

Arte eszenikoetako profesionalei eta Nafarroako herritar guztiei zerbitzua ematea du jomuga auditorioaren jarduerak, berrikuntzari eta arte eszenikoei balioa barnetik eman nahian, ikasteko, integratzeko eta parte-hartzeko bide diren aldetik.

Barañain auditorioak, bestalde, gogoan du bere egitekoa kokatua dagoen udalerria ekonomikoki, sozialki eta kulturalki garatzen laguntzea dela.

Udalaren egitura bat den heinean, Barañaingo bizilagunei zerbitzua emateko eta herritarren beharrizan kulturalak asetzeko konpromisoa du, herriko kultur-bilbe askotariko bezain aberatsarekin eta bertako kolektiboekin elkarlanean.

Gure inguruko eragile sozio-kulturalekin auzolanean antolatutako gune bat izan nahi dugu,, eredugarria kultur hedapenari eta programazioari dagokionez, eta berrikuntzan, ikerkuntzan, parte-hartzean, sormenean eta pedagogian oinarritua, norberaren eta herriaren kultur aberastasunera bideratua, artea eta kultura guztion ondasun diren aldetik.

  1. 2017ko jardueraren gaineko oroitidazkia. (Formato .pdf – 1.304 kb).
  2. 2016ko jardueraren gaineko oroitidazkia. (Formato .pdf – 8.222 kb).
  3. 2015eko jardueraren gaineko oroitidazkia. (Formato .pdf – 409 kb).

INFORMAZIO PUBLIKOA ESKURATZEKO ESKUBIDEA  / SOLICITUD DE ACCESO A INFORMACIÓN PÚBLICA