ANARI
Emanaldi akustikoa

XEHETASUNAK
EGUNA: 2026ko ekainaren 10a, asteazkena.
ORDUA: 18:00
ARETOA: Auditorio.
GOMENDATUTAKO ADINA: 4 urtetik aurrera.
IRAUPENA: 60′
PREZIOA: Doainik
- Emanaldi aretoa (Ambigú): sarrera librea
TXARTELDEGIAREN ORDUTEGIA:
- Asteazkena: 10:00etatik 12:00etara
- Osteguna eta ostirala: 18:30etik 20:30etara
- Ikuskizun eguna:
Ikuskizunak hasi baino bi ordu lehenago. - Uztaila eta Abuztua itxita.
- taquilla@auditoriobaranain.com
Apaingarririk gabe, ezin ederragoa bere soilean, ahotsa eta gitarra beste lagungarririk gabe. Halaxe ariko zaigu Anari, Barañain auditorioaren sarreran, noizbait bertako taberna izandako espazioan, IKAko Sahats euskaltegiak antolatutako “Udaberriko ekitaldi sorta” zikloan.
Oraingo honetan, 1997an hasi zuen bide oparoan barrena eramango gaitu artista azkoitiarrak, bakar-bakarrik, bihotzetik bihotzera kantari, beti bezain sentibera eta sakon.
Zatoz eta gozatu!
ANARI
Emanaldi akustikoa
Musika eta hitzak: Anari
Ahotsa eta gitarra: Anari



