LA LITERATURA EN DANZA
XIX GALA DE FIN DE CURSO DIANA CASAS ESCUELA DE DANZA

XEHETASUNAK
EGUNA: 2026ko ekainaren 21a, igandea.
ORDUA: 17:00
ARETOA: Auditorio.
GOMENDATUTAKO ADINA: ADIN GUZTIETAKO IKUSLEENDAKO EGOKIA.
IRAUPENA: 105′
PREZIOA: (+ 0,30 € sarrerako)
- Aurrez erosiz gero, 16€ ikasle eta familiakoendako.
- 18€, ekainaren 4tik aurrera
- 20€, egunean berean.
- 3 urtetik beherakoak: 8€Sarrerak leihatilan bertan edo Auditorioaren webgunearen bidez eros daitezke.Jakinarazten dizuegu 3 urtetik beherakoentzako deskontudun sarrera fisikoa leihatilan jasotu behar duzuela, aurrez aurreko leihatila zabalik dagoen egunetan, eta honako hiru aukeretako bat aurkeztuta: · Familia Liburua. · Adingabearen NANa edo pasaportea. · Familia Liburuaren erregistro digitalaren kopia.
TXARTELDEGIAREN ORDUTEGIA:
- Asteazkena: 10:00etatik 12:00etara
- Osteguna eta ostirala: 18:30etik 20:30etara
- Ikuskizun eguna:
Ikuskizunak hasi baino bi ordu lehenago. - Uztaila eta Abuztua itxita.
- taquilla@auditoriobaranain.com
Urtero bezala, beste behin ere, Diana Casas dantza eskolako ikasleek ikasten, ahaleginean eta grina biziz egin duten kurtsoaren emaitza erakutsiko digute. Gazteenetatik helduenetara, denek literaturaz, dantzaz eta poesiaz jositako unibertso batean murgilaraziko gaituzte, gu hunkitu eta harritu nahian.
Aurten, gure galak hitzen ahala eta mugimenduaren lengoaia omendu nahi ditu. Bizia hartzen duten bertsoak, airean taxututako istorioak eta asmatutako orrialdeetan sortzen diren emozioak sentiberatasunez eta edertasunez betetako koreografiak bilakatuko dira. Pieza bakoitza osatzen ari den poema bat izanen da; keinu bakoitza, metafora bat, eta eszena bakoitza gorputzaren bidez adierazitako kontakizuna.
Zatoz ikuskizun berezi honetara, dantza agertokian nola gorpuzten den eta poesia arte nola bihurtzen den ikustera.
LA LITERATURA EN DANZA
XIX GALA DE FIN DE CURSO DIANA CASAS ESCUELA DE DANZA
ZUZENDARI ARTISTIKOA ETA EKOIZLEA: DIANA CASAS
AURKEZLEA: TXORI GARCIA
Iraupena: 105‘



