Home » Programación » Pedro y el Lobo

Pedro y el Lobo

Concierto ilustrado para orquesta y narrador.

XEHETASUNAK

EGUNA:  2025eko otsailaren 20a
ORDUA: Saioak 10:00etan eta 11:30ean. Bi saioak gaztelaniaz.
ARETOA: Auditorio.

GOMENDATUTAKO ADINA: Nafarroako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailako ikasleentzat.

IRAUPENA: 45′

PREZIOA: (+ 0,30 € sarrerako)

  • Ez dago salgai. Prezioa 3 €-koa da ikasle bakoitzeko, eta zuzenean kudeatzen dute BFk eta ikastetxeek.

Txarteldegiaren Ordutegia

  • Asteartetik ostiralera:
    18:30etatik 20:30etara
  • Ikuskizun eguna:
    Ikuskizunak hasi baino bi ordu lehenago.
  • Uztaila eta Abuztua itxita.
  • taquilla@auditoriobaranain.com

Txarteldegiko kontsulta orokorretarako eta mugikortasun urriko eserlekuetarako:
Asteazkenetik ostiralera 18:30etatik 20:30etara eta ikuskizun egunetan hasi baino bi ordu lehenagotik 948 28 10 38

Pedro eta otsoa orkestra eta narratzailearentzako ipuin musikatua da, Sergei Prokofievek ondu zuena 1936an. Hain zuzen, neska-mutikoei orkestra bateko musika-tresnen tinbrea erakusteko helburuarekin egin zioten enkargua Prokofievi. Horretarako, Errusiako ipuin tradizional batean oinarritu zen, zeinak argumentu hau duen: Pedro aitonarekin bizi den mutikoa da, eta bere lagunak txoria, katua eta ahatea dira. Etxeak inguruan hesi bat du, eta basotik bereizten du, han otsoak bizi baitira. Lagunak lorategian jolasten dira, aitonaren ohartarazpenei jaramon egin gabe, Pedrok egun batean hesia igarotzen duen arte… Ipuineko pertsonaia bakoitzak musika-tresna eta doinu bat ditu lotuta. Zein diren ikusi eta entzungo dugu, bideo-ilustrazio eder batzuek lagunduta.


Aldez aurretik eta zuzenean ikastetxeak kudeatu behar ditu inskripzioak, honako eskaera-formulario honen bidez (Jardueretarako plazak mugatuak dira). Ikastetxeek inolako konpromisorik gabe jar daitezke gurekin harremanetan, helbide elektroniko honen bidez: baluartetxiki@fundacionbaluarte.com

ORGANIZAZIOA Baluarte Fundazioaren hezkuntza- eta gizarte-programa.


Pedro y el Lobo
Concierto ilustrado para orquesta y narrador.

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Iker Bengotxea, narratzailea.
Pablo Urbina, zuzendaria.
Javier Covo, bideo ilustratuak

Iraupena: 45